Genero-indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita

Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak daude.

(Foto de ARCHIVO)

Vehículo de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

13/10/2021

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du ostiral honetan Basaurin, Elexalde auzoan, bere bikotekidearen heriotzarekin zerikusia duelakoan. Bitartean, genero-indarkeriarekin lotutako hilketa bat izan ote den ikertzen ari dira.

Biktima, 44 urteko emakumea, ondoezik jarri zen bere etxebizitzan asteazken goizean. Bertaratu ziren osasun-zerbitzuak suspertzen saiatu ziren, baina bertan hil zen.

Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak daude. Hori dela eta, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen gertakari horren ingurukoak argitzeko.

Gaur goizean, 09:15 aldera, gizona atxilotu dute Bilbon, genero-indarkeriak eragindako homizidio-delitua egotzita. Ikerketak zabalik jarraitzen du.

Emakunde: indarkeria matxistako protokoloa

Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, indarkeria matxistako kasuetarako erakundeen arteko protokoloa aktibatu du gaur goizean, Basaurin ustez emakumea hil ostean.

Erakundeak gertaera gaitzetsi du eta elkartasuna eta babesa adierazi die familiari eta biktimaren gertuko pertsonei.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X