Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak atxilotu zuen gizona hil egin da
Astelehenean eraman zuten ospitalera, Udaltzaingoak indarrez menderatu eta gero, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Santurtziko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen astelehenean, bide publikoan hainbat oinezkori eraso egin ostean, indarrez mendean hartu eta gero.
Poliziak atxilotu eta bi egunera hil da. ESAN sindikatuak jakinarazi duenez, ospitalera eraman zuten, eta bertan hil da.
Adineko pertsona bati makila kendu zion, eta kaletik zihoazen oinezko batzuk kolpatzeko erabili zuen. Bertaratu ziren agenteei ere eraso zien, eta lesioak eragin zizkien.
Poliziek eskura zituzten baliabideak erabili zituzten gizona mendean hartzeko, eta osasun-zentro batera eraman zuten gero.
Erreakzioak
Ostiral honetan eskainitako prentsaurreko batean, Imanol Urrutxua Santurtziko Segurtasun zinegotziak adierazi duenez, Udalak konpromisoa du gertatutakoa argitzeko, eta "testuinguru zail batean" izandako polizia-jarduera aztertzeko.
Auzia Ertzaintzaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen esku dago jada. Urrutxuaren hitzetan, ikerketa amaitu ondoren, "ez dugu inolako erantzukizunik saihestuko, halakorik balego". Hala ere, horren arabera, "orain arte jasotako informazioak ez du erakusten jarduera desegokirik egon denik".
Zinegotziak, halaber, Udalaren doluminak helarazi dizkie hildakoaren senideei, eta nabarmendu du "gertatutakoaren larria" dela, eta "senideekiko nahiz agenteekiko errespetuagatik", "ezinbestekoa" dela auzia "ahalik eta modu zorrotzenean aztertzea".
ESANek, berriz, tristura adierazi du heriotzagatik, eta babesa eman die bai familiari bai esku hartu zuten poliziei, horien jarduna legezkotasunaren, beharraren, kongruentziaren eta proportzionaltasunaren printzipioen araberakoa izan zela defendatuz.
Bestalde, Santurtziko EH Bilduk Udaleko gobernu taldeari eskatu dio iker dezala herritarraren heriotza.
Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, koalizio subiranistak doluminak helarazi dizkie "hildakoaren senideei eta lagunei", eta, gaineratu duenez, "ezinbestekoa da gertatutakoari buruzko informazio guztia ezagutzea".
Horregatik, gobernu taldeari eskatu dio bai joan den osteguneko udalbatzarrean bai ondorengo informazio-bileran bildutako "informazio guztia" EH Bilduri emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera