Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Istripua izan da gaur goizean BI-10 errepidean, Bilbo parean, Kantabriako noranzkoan, eta errei bat itxi behar izan dute. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan, bereziki BI-10/A-8 autobideko zubibidean, Errekaldetik igarotzean.
Ilara luzeak sortu dira istripuaren eraginez, eta zirkulazio motela dago, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Autoa kendu eta errepidea garbitu arte, arretaz gidatzeko eskatu dute.
011 trafikoari buruzko informazio-telefonoa erabilgarri dago bideen egoerari buruzko kontsultak egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko