Tentsioa, maila gorenean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk eta EBk ez dituzte Mendebaldeko Saharako istiluak gaitzetsi

Dozenaka dira zaurituak eta atxilotuak; hildakoen kopurua, berriz, ez dago oso argi eta sei inguru omen dira, Marokoko segurtasun indarrek erresistentzia kanpalekua desegiteko erasoaren ondorioz.

Tentsioa maila gorenera iritsi da Mendebaldeko Saharan Marokoko segurtasun indarrrek erresistentzia kanpalekua indarrez desegin ostean. Dozenaka dira zaurituak eta atxilotuak, eta hildakoak ere badaude, nahiz eta kopuru zehatzik ez den zabaldu. Nazio Batuen Erakundeak eta Europar Batasunak ez dute Marokoren erasoa gaitzetsi nahi izan.

Eraso larriak Aaiunera ere iritsi ziren. Fronte Polisarioak dio gutxienez bi direla hildako mendebaldeko sahararrak eta Marokoko Gobernuak dio segurtasun indarretako bost kide gutxienez hil dituztela.

Rabaten arabera, miliziak zeuden erresistentzia kanpalekuan eta horregatik egin zuten eraso. Fronte Polisarioak, berriz, gogor salatu du Marokoren indarkeria eta NBEren babesean negoziazioak egiteko borondate falta.

Bien bitartean, Marokok etxeratze agindua ezarri du sahararren eta Polizia marokoarraren arteko erasoen ostean.

Negoziazioak New Yorken

Aaiungo kanpamenduaren aurkako erasoak tentsioa gorenera eraman duen arren, Fronte Polisarioa eta Maroko aurrez aurre eseri dira bart, New Yorken, Nazio Batuen erakundean antolatutako bileran. Mendebaldeko Sahararen etorkizunaz eztabaidan, Fronte Polisarioak uste du Marokok urduri jarri nahi izan dituela elkarrizketa eten dezaten; horrela, negoziazioaren porrota sahararrei leporatu ahal izateko.

Bilerak ez du irtenbiderik ekarri, baina elkarrizketarako bidea irekiko duela espero dute.

Ez dago nazioartearen gaitzespenik

NBEk ez du gertatutakoa gaitzetsi. Europar Batasunak ere ez du gaitzespenik agertu, baina iritzi kontrajarriak daude agintarien artean. Trinidad Jimenez Atzerri Gaietarako ministroak lasaitasuna eskatu dio Marokori eta negoziazioetan aurrera jarraitzeko Fronte Polisarioari.

Eusko Legebiltzarraren "Bakea eta Askatasuna Saharan" taldeartekoa osatzen duten alderdiek gogor gaitzetsi dute Marokoren erasoa. Era berean, Donostiako Udalak ere bat egin du salaketa horrekin eta Odon Elorza alkateak Espainiako gainerako udalei eskatu die gaitzespenarekin bat egin dezaten.

Protestak euskal hiriburuetan

Euskal Herriko hiriburuetan bilkurak egin zituzten atzo gauean erasoa salatu eta sahararrei elkartasuna adierazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X