Gatazka Saharan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marokok bideo batekin justifikatu du Aaiungo sarraskia

- Sahararren protesta baketsua Al Kaidarekin alderatu du Rabatek.- Rubalcabak Marokoko Barne ministroa hartuko du gaur.- NBEko Segurtasun Kontseiluak krisia hizpide hartuko du.
Sahara
Sahara

Taieb Cherqaoui eta Taib Fassi Fihri Marokoko Barne eta Atzerri ministroek bideo bat publikatu dute Aaiungo kanpamendua indarrez desegin izana justifikatzeko. Operazio horretan hainbat pertsona hil ziren (Marokoko 10 polizia eta Saharako bi zibil Rabaten esanetan, eta gutxienez 19 zibil Polisarioaren arabera).

Hain zuzen ete, bi ministroek salatu dute kanpamendua husteko orduan agenteek Saheleko hegoaldean erabiltzen diren indarkeria metodoei (Magrebeko Al Kaidak erabilitakoak) aurre egin behar izan zietela.

Prentsaurrekoan, NBEko negoziaketan "distrazio estrategia bat" erabiltzea leporatu die Fronte Polisarioari eta Aljeriari Fassi Fihrik. Aaiuneko azken gertakariak estrategia horren barruan kokatu ditu ministroak, MAP albiste-agentzia ofizialak jakitera eman duenez.

Hala ere, Rabatek elkarrizketarekin duen konpromisoa mantentzen duela azaldu du Fassi Fihrik, ondorioz, "ez da" negoziazioko oztopoen erantzule.

Gdem Izikeko kanpamentua husteko liskarrek "negoziaketa klima gaiztotu" nahi dutela argi uzten dute, Atzerri ministroaren hitzetan. Segurtasun indarren erasoaren "izaera baketsu saihestezina" defendatu du agintariak.

NBEko Segurtasun Kontseiluak gaur aztertuko du krisia

Bestalde, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak gaur aztertuko du Saharako krisia.

Azken gertakariei buruz informazioa batuko dute, eta seguru aski NBEk han duen misioaren (Minurso) datuak entzungo dituzte.

Rubalcabak Marokoko Barne ministroa hartuko du

Testuinguru honetan, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministroak Taib Charkaui Marokoko Barne ministroa hartuko du gaur.

Arratsaldean, oposizioak azalpenak eskatuko dizkio Gobernuari Senatuan, ez baitu gaitzetsi Aaiungo sarraskia.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X