Biografia: Strauss-Kahn, ekonomian aditua eta goi mailako politikaria
Straus-Kahn Frantziako Neuilly herrian&' || 'nbsp; jaio zen 1949ko apirilaren 25ean; adituen iritziz ekonomia arloan berebiziko dohaina du. Erreformista pragmatikoa eta negoziatzaile trebea, bere burua "sozialdemokrata moderno" moduan definitzen du.
Ospe handiko Goi-mailako Komertzio Ikasketen eskolan diplomatua eta zientzia politikoetan eta zuzenbidean lizentziatua da. Bere ibilbide poiltikoa 1986ean hasi zuen, Frantziako Alderdi Sozialistako diputatu hautatu zutenean.
Hainbat karu bere gain hartu ondoren, 1999ko urrian Frantziako prentsak Strauss-Kahn gezurrezko abokatu lan batez onurak ateratzeaz akusatu zuten. Akusazioak gezurtatu eta kargua utzi zuen; "dokumentu faltsuak erabiltzea" egotzita prozesatu zuten, baina azaroaren 7an Justiziak absolbitu egin zuen.
2004ean Alderdi Sozialistako zuzendaritzan sartu zen eta 20026ean hurrengo urteko hauteskunde presidentzialetarako ordezkari sozialista hautatzeko primariotara aurkeztu zen; Segolene Royalen ondoren, bigarren gelditu zen. 2007an Rodrigo Rato espainiarra ordezkatu zuen Nazioarteko Moneta Funtseko zuzendaritzan.
2008an beste eskandalu batek zipriztindu zuen, bere karguaren azpitik zegoen emakume batekin izandako jarrera "desegokia" zela eta hainbat kargu leporatu baitzizkien; azkenean guztietatik aske utzi zuten.
Inkesten arabera 2012ko hauteskunde presidentzialetarako bera da hobekien ikusita dagoen politikari sozialista, nahiz eta Strauss-Kahnek oraindik ez duen baieztatu primarioetara aurkeztuko denik.
Lau seme-alaben aita, hirugarren aldiz dago ezkonduta; oraingoan Anne Sinclair telebistako kazetari frantziarrarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Gutxienez zortzi hildako eta 70 zauritu baino gehiago Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.