The New York Times-en arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Strauss-Kahnen aurkako salaketa indarra galtzen ari da

Auzitegiko medikuek harreman sexualak izan zirenaren arrastoak topatu zituzten, baina fiskalek zalantzan jarri dute emakumearen testigantza, hainbat kontraesanetan erori delako.
Dominique Strauss-Kahn FMIko zuzendari ohia.
Dominique Strauss-Kahn FMIko zuzendari ohia.

Dominique Strauss-Kahn FMIko zuzendari ohiaren aurkako auzia indarra galtzen hasi da. The New York Times egunkariak gaur argitaratu duenez, Strauss-Kahn bortxaketa-saiakeragatik salatu zuen emakumearen testigantzan "hutsune handiak" antzeman dituzte.

Egunkariak kasua ezagutzen duten bi iturri anonimo aipatzen ditu eta horien arabera, Auzitegiko medikuek harreman sexualak izan zirenaren zantzu garbiak topatu zituzten, baina fiskalek ez dute emakumearen bertsioa sinesten, joan den maiatzaren 14an salaketa jarri zuenetik hainbat kontraesanetan erori omen delako.

Ikertzaileek irregulartasunak aurkitu dituzte emakumearen (32 urte ditu, jatorriz ginearra da eta Strauss-Kahnek ostatu hartu zuen hotelean egiten zuen lan) asilorako eskaeran. Gainera, jarduera kriminalekin lotura izan lezakeela uste dute, hala nola, dirua zuritzearekin eta droga-trafikoarekin.

The New York Times-en iturrien esanetan, Strauss-Kahnekin egon zen egun berean kartzelan dagoen gizon batekin hitz egin zuen telefonoz eta FMIko zuzendari ohiaren aurka salaketa jarriz gero lortu ahal litezkeen onuren inguruan aritu ziren. Elkarrizketa hori grabatuta omen dago.

Fiskalak ostegunean bildu ziren Strauss-Kahnen abokatuekin eta ikerketan egon diren nobedadeen inguruko xehetasunak eman zizkieten.

Hasiera batean, uztailaren 18rako deituta zegoen, baina azkenean bihar bertan deklaratuko du New Yorkeko Auzitegi Goreneko epailearen aurrean Strauss-Kahnek.

Strauss-Kahn etxean giltzapetuta dago, baina epaileak zigor hori arintzea erabakiko duela espero da. Era berean, ikerketak hartu duen norabidea ikusita, fiskalek kargu batzuk erretiratzea ebatzi dezake.

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik preso politikoak hartzen ditu barne -chavismoa boterera iritsi zenetik honakoak-, eta giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak daudenak kanpo uzten ditu. Orain kontsulta prozesua zabalduko da eta, ondoren, bigarren eztabaida batean onartu beharko da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X