'Mills kasuaren' epaiketaren bistara joan da Berlusconi
Italiako Gobernuko presidentea, Silvio Berlusconi, Milango Auzitegira joan da berriro, ustezko ustelkeria delitu batzuk argitzeko epaiketa batean parte hartzera.
Berlusconi 11.00tan sartu da Auzitegira, presidenteak Nazio Batuen batzarrean parte hartuko ez zuela eta, Milanera joango zela abokatuek ziurtatu zuten bezala.
"Ni ongi nago, baino zuek aurpegi txarra duzue" esan die Berlusconik kanpoan zeuden kazterariei.
Azkenaldian, Berlusconi inputatuta dagoen epaiketeten sei bistetara joan da: joan den martxoaren 28an eta maiatzaren 2an, Mediatrade prozesuko bistetara (bidegabeko jabetzea eta iruzur fiskala egotzita); apirilaren 11n, Mediaset epaira (ustezko iruzur fiskalagatik), eta ekainaren 18an eta maiatzaren 9 eta 16an Mills kasura.
Azken kasu honetan, ustez, Berlusconik 600.000 dolar ordaindu zizkion bere abokatu ohiari, David Millsi, honek 90eko hamarkada bukaerako bi epaiketetan.
Ordutik, Berlusconik ez duela Mills ezagutu izana gogoratzen adierazi du behin eta berriro, Finivest taldeak (bere jabetza duen taldeak) atzerrian dituen abokatu askotariko bat zela argudiatuz. Gainera, 600.000 dolar horiek Britania Handiko ogasuna ekiditeko armadore italiar batek abokatuari ordaindu zion diru beltza izan zirela esan du.
Mills jada, bi epaiketa horietan Berlusconiren alde egiteko gezurra esateagatik kondenatuta izan zen lehen eta bigarren bistetan, nahiz eta italiako Gorenak 2010eko otsailaren 25an delituaren preskripzioa erabaki zuen.
Berlusconiri egozten zaizkion delituak ere datorren urteko otsailean preskribituko dira.
Bestalde, Napoliko fiskalek Berlusconiri eman zioten lau eguneko epea atzo bukatu zen, bere etxeetan neskekin egin zituen festetan ustez izan zuen xantaiagatik "mindutako parte" bezala deklaratu dezan.
Berlusconi ez dela aurkeztuko esan dute bere abokatuek, eta presidenteak gaineratu du, galdeketa hau "tranpa bat" besterik ez dela.
Orain, Napoliko fiskaltzak "nahitaezko laguntza" exijitu diezaioke, lekuko guztiekin egiten den bezala. Hala ere, Berlusconiren kasuan beharrezkoa da Parlamentuaren baimena horretarako.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.
Trumpek ziurtatu du "larriki zaurituta" dagoela Iranek eraitsitako ehiza hegazkineko pilotua
Hasiera batean, AEBko presidenteak esan du onik erreskatatu dutela. Teheranek, ordea, adierazi du AEBko aireontziak suntsitu dituztela eta operazioak "porrot" egin duela.
Italiako lau aireportuk hegazkinen erregai hornidura mugatu dute
Air BP Italia operadoreak hornidura murrizketak iragarri ditu Milan-Linateko, Boloniako, Veneziako eta Trevisoko aireportuetan, baina ez du argitu hornidura falta hori zerk eragin duen.
Israelek Libanon egindako erasoek 1.400 lagun hil dituzte dagoeneko
Gaur, larunbata, Israelgo Armadak baieztatu du Libano hegoaldean eta Beiruten hainbat eraso burutu dituela Hezbollahren milizien eta Palestinako Jihad Islamiarraren egituren aurka.
Trumpek Irani gogorarazi dio 48 orduan iraungiko dela bere ultimatuma
"Gogoratzen al duzue Irani 10 eguneko epea eman niola akordioa adosteko edo Ormuzko itsasartea irekitzeko? Bada, denbora amaitzen ari da: 48 ordu geratzen dira infernua hasteko", esan du Trumpek Truth Social plataforman argitaratutako mezu batean.
Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da
Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.
Beiruteko nekazarien azoka sukalde solidario handi bilakatu da
Besteak beste World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundeen finantzaketa jasotzen dute. Tokiko nekazarien produktuekin prestatzen dituzte jakiak, premian daudenek etxean bezala jan dezaten. Beharra gero eta handiagoa da, desplazatuen kopurua etengabe hazten ari delako.
Buxehrko zentral nuklearraren eta Khuzestango eremu petrokimikoaren aurkako eraso gehiago salatu ditu Iranek
"Eraso horren hedatze uhinaren eta metrailaren ondorioz, zentral elektrikoaren alboko eraikinetako bat kaltetu da, eta, zoritxarrez, segurtasun saileko langileetako bat hil da", jakinarazi du instalazioko langile batek. Irango agintariek nabarmendu dutenez, zentrala martxan dago.