Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Donald Trump AEBko presidenteak igande gauean Truth Social sare sozialean zehaztu duenez, Iranekin akordioa lortzeko eta Ormuzko itsasartea berriz irekitzeko ezarri duen epea AEBetako ekialdeko kostaldean astearteko 20:00ak direnean amaituko da (asteazkeneko 03:30ean Iranen eta 02:00etan Euskal Herrian).
Irainak eta mehatxu larriak jaurti ditu egun osoan zehar, baina, hala ere, Fox News telebista kateari adierazi dionez, "posible" ikusten du astelehen honetan Iranekin akordioa lortzea.
"Uste dut horretarako aukera asko daudela. Une honetan bertan, negoziatzen ari dira", esan dio Trey Yingst berriemaleari.
Akordiorik ezean, dena leharraraziko duela eta petrolio guztiaz jabetuko dela mehatxu egin du.
Lehenago, presidente estatubatuarrak mehatxu gehiago egin dizkio Irani, esanez infernua piztuko duela, Ormuzko itsasartea astearterako irekitzen ez badu.
"Zentral elektrikoen eguna eta zubien eguna izango da asteartekoa Iranen, dena egun berean. Ez da horrelakorik beste inon ikusiko", idatzi du Trumpek Truth Social sare sozialean.
"Ireki ezazue itsasarte madarikatua, zoro horiek, bestela infernua biziko duzue. Ikusiko duzue!", esan die.
Zure interesekoa izan daiteke
EBn sartzeko prozesua berriro abiatu edo ez erabakiko du Islandiak
Erreferendum hori lehen urratsa izango litzateke Reykjavikek eta Bruselak balizko akordio bat lortu ondoren beste herri-kontsulta bat egin ahal izateko.
Harald V.a Norvegiako erregea hil da
Abuztuaren 17tik zegoen ospitalean, anemia baitzuen. Ostegunean, baina, okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.