"Mediatrade" epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berlusconik "eskandalu larri" bezala kalifikatu du Mediatrade kasua

"Orain denek galdetzen didate ea pozik nagoen. Baina ez nago. Ez zeruan ez infernuan existitzen ez den gauza bat leporatu baitidate" berretsi du Italiako lehen ministroak.
Berlusconi Efe
Silvio berlusconi. EITB

Italiako lehen ministro Silvio Berlusconik "eskandalu larri" bezala kalifikatu du Mediatrade kasuarekin gertatutakoa, asteartean Fiskaltzak salatutako iruzur fiskalarengatik eta jabetze bidegabe karguetatik libre geratu eta gero.

"Orain denek galdetzen didate ea pozik nagoen. Baina ez nago. Ez zeruan ez infernuan existitzen ez den gauza batengandik salatu bainaute" berretsi du Italiako lehen ministroak Diputatuen Kongresura heltzean.

Azkenean Berlusconi ez da Mediatrade kasuarengatik epaitua izango, Maria Vicidomini Milango Auzitegiko epaileak atariko audientziaren ostean karguz libre utzi eta gero.

Dena dela, Vicidominik beste hamaika inputaturen kartzelaratzea erabaki zuen, horien artean Berlusconiren seme den Piersilvio, Mediaset telebista taldearen zuzendari Fedele Confalonieri, amerikar produktorea den Frank Agrama eta Daniele Lorenzano bitartekaria.

Mediatrade kasuan inputatzen zitzaizkion karguetatik libre geratu eta gero, orain hiru epairi egin behar dizkio aurre: Ruby kasua, botere abusua eta adintxikikoen prostituziogaitik salatzen zaiona, Mills kasua, egintza judizial batean egindako ustezko korrupzioagatik, eta Mediaset, ustezko iruzur fiskalagatik.

Mediatrade kasuaren epaiaren hasiera hurrengo abenduaren 22rako dago jarria, Milango Gorteko bigarren sekzio penalean. Bertako hedabideek diotenez, Fiskaltzak lehen ministroaren absoluzioaren kontrako helegitea aurkeztu nahi du Auzitegi Gorenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X