Zurrumurrua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fidel Castroren heriotza iragarri dute Twitterren

Erabiltzaile gehienek ez dute albistea ontzat eman, baina eguneko gaietako bat izan da Twitterren. Informazioaz gain, argazki bat manipulatu egin dute, Castroren heriotzaz hitz egiteko.
fidel castro
Fidel Castro. Argazkia: EFE.

Fidel Castro Kubako agintariaren heriotza iragarri dute gaur goizaldean Twitter sare sozialean hainbat erabiltzailek, baina, ordu batzuk beranduago, informazioa ezeztatu egin dute.

Erabiltzaile gehienek ez dute albistea ontzat eman, baina eguneko gaietako bat izan da Twitterren. Informazioaz gain, argazki bat manipulatu egin dute, Castroren heriotzaz hitz egiteko.

Zenbait erabiltzailek Cuba Press agentzia aipatu dute, baina astearte goizerako, albistea ezeztatu egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X