Itzalaldi birtuala: Wikipedia, Google eta milaka webgune, 'itxita'
AEBetako Kongresuak pirateriaren aurka onartu nahi duen legearen kontra protesta egiteko itzalaldia abiatu dute AEBetan 10.000 webgunek baino gehiagok. Antolatzaileek esan dutenez, inoiz egin den era honetako protestarik handiena da.
Protesta www.sopastrike.com webgunean hasi da gauerdian eta 10.000 webgune baino gehiago parte hartzen ari dira, horien artean, Google, Wikipedia, Reddit, Wordpress eta Mozilla.
Interneteko atari eta webgune asko "itzali" egingo dira 24 orduz. "Fight for the Future" irabazi-asmorik gabeko erakundearen proiektua da, SOPA (Stop Online Piracy Act) eta PIPA (Protect Ip Act) lege proiektuak bertan behera uztea eskatzeko.
Wikipediako webgunean, "imagina ezazu doako ezagutzarik gabeko mundua... Oraintxe bertan, AEBetako Kongresua Internet ireki eta askeari kalte handia egin liezaiokeen lege bat aztertzen ari da", mezua irakur daiteke.
Mundu osoko entziklopedia zibernetiko handiena eratu du enpresak eta 24 orduz bezeroei ekimenaren aurka protesta egiteko deia egin nahi die.
Bestalde, Googlek bere bilatzailea blokeatu du hiruki beltz handi batekin eta bertan klik egindakoan honako mezu hau agertzen da: "Esan Kongresuari webgunea ez zentsuratzeko, mesedez".
Lege proiektua beheko ganberan gehien bultzatu duen politikaria Lamar Smith errepublikanoa izan da. SOPA legeak bezeroak, negozioak eta lanpostuak "AEBetako jabetza intelektuala hartu nahi duten atzerriko lapurretatik" babestu nahi dituela esan du.
Lege proiektuak aisialdiko enpresa eta argitaletxe askoren babesa du. Ekimenak, gainera, Hollywoodeko enpresak (legearen aldekoak) eta Silicon Valleykoak (aurkakoak) aurrez aurre jarri ditu.
Etxe Zuria ere aurka azaldu da adierazpen-askatasunaren kontrakoa dela argudiatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.