Iruzur fiskala, Italian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erromako Fiskaltzak Berlusconi iruzur fiskalagatik epaitzeko eskatu du

Ikerketa hori Mediatrade auziaren ondorioz sortu da; Berlusconiri iruzur fiskala eta diruaz bidegabe jabetzea egotzi zioten, baina azkean ez zen auzipetua izan.
Berlusconi Parlamentuan, artxiboko irudi batean.
Berlusconi Parlamentuan, artxiboko irudi batean.
Erromako Fiskaltzak Silvio Berlusconi enpresaburua eta Italiako Gobernuko presidente ohia, Pier Silvio semea eta beste bederatzi pertsona auzipetzeko eskatu du. Mediasetek kontrolatzen duen Italiako Telebista Sareak (RTI) elkartearen kontuen bidez iruzur fiskala egitea egotzi diete.

Italiako hedabideek jakinarazi dutenez, Pier Silvio Berlusconik zuzentzen zuen elkarteak, 2003. eta 2004. urteen artean, 10 milioi euro bidali zituen atzerrira, legez kontra, 220 milioi euroko faktura faltsuak eginez.

Orain, Erroman atariko entzunaldia egingo duen epaileak Berlusconi auzipetuko duen erabaki behar du.

Ikerketa hori Mediatrade auziaren ondorioz sortu da. Berlusconiri iruzur fiskala eta diruaz bidegabe jabetzea egotzi zioten bertan, baina azkenean ez zuten auzipetu.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X