Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Strauss-Kahn, ziega batean

Galdeketa egin diote astearte honetan, proxenetismo sare batekin eta dirua desbideratzeko ustezko delitu batekin harremanik ote duen ikertzeko. Gaua ziegan igaroko du.
Strauss-Kahn. Argazkia: EFE

Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohia ziega batean esnatuko da asteazken honetan. Lille Frantzia

iparraldeko herriko ziega batean dago Strauss-Kahn, astearte honetan bertan egin dioten galdeketaren ondoren. Proxenetismo sare

batekin eta dirua desbideratzeko ustezko delitu batekin harremanik ote duen ikertzeko deitu dute.

Goizean goiz iritsi da Strauss-Kahn Lille herriko polizia-etxera. Bertan egin du egun osoa, eta epaileak atxiloketa luzatzea erabaki du,

galdekatzen jarraitu ahal izateko.

Lehenago ere egin du lo burdin hesi artean. Joan den maiatzean AEBetan atxilotu eta kartzelatu zuten, bortxaketa delitu bat egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X