Tiroketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBetako soldadu batek Afganistaneko 17 zibil hil ditu

AEBetako soldadu batek Afganistaneko 17 zibil hil diru Kandahar probintzian, herrialdeko hegoaldean, inongo bereizmenik egin gabe tiroka hasi ostean.
18:00 - 20:00
NATOko soldadu batek 17 pertsona hil ditu tiroz, Afganistanen

Ameriketako Estatu Batuetako soldadu batek 17 lagun hil ditu Afganistanen, denak zibilak. Erasoa herrialdeko hegoaldean gertatu da, Kandahar probintzian. Biktimen artean, emakumeak eta umeak daude.

Antza denez, AEBetako soldadu bakar bat izan zen larunbat gauean Zanbabadeko basetik atera eta Panjwai herrira joan zena. Hango zenbait etxetara sartu eta bizilagunak masakratu zituen.

Lekukoek bestelako bertsio bat eman dute. Horren arabera, erasoa "AEBetako soldadu talde batek" egin zuen, "edanda zeuden" eta biktimak hil ostean hilotzak erre zituzten delitua ezkutatzen saiatzeko.

Afganistaneko NATOko misioak ohar bat bidali du gertatutakoa kondenatuz. Soldadua atxilotua izan dela esan dute, baina ez dute zehaztu erasoa zergatik gertatu den.

Obamaren doluminak

Barack Obama AEBetako presidenteak telefonoz hitz egin du Hamid Karzai Afganistaneko presidentearekin gertatutakoak "zeharo hunkituta eta triste" utzi duela adierazteko.

Azken hilabeteetan Afganistanen AEBen aurkako giroa areagotu da, hainbat soldaduk, otsailean, NATOk Afganistanen duen egoitzan, koranak errezituzten eta.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X