Afganistanen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talibanek Kandaharreko sarraskiagatik mendeku hartuko dute

Sarraskiaren egilea aurretik Iraken egona zen 38 urteko sarjentu bat zen. Jada atxilotuta dago.
18:00 - 20:00
Talibanek mendekua iragarri dute Kandaharren izandako sarraskiagatik

Talibanek mendeku hartuko dute AEBetako soldadu batek 17 zibil hil ostean.

Sarraskia Afganistan hegoaldeko Kandahar hirian gertatu zen igandean, eta lehendik jada nabaria zen amerikarren aurkako giroa gaiztotzea eragin du.

"Biktimekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, eta inbaditzaileei eta hiltzaileei mendeku hartuko diegu", esan dute euren webgunean talibanek.

Soldaduak base militarra utzi, oinez kilometro bat egin eta herrixka batera iritsi zen. Bertan, ate joka joan zen eta hiru etxebizitzatan sartu zen denen aurka tiro eginez. Horietako batean 11 lagun hil zituen, horien artean sei urtetik beherako lau neskato, eta ondoren, su eman zien.

Ustezko egilea, 38 urteko sarjentua, Iraken egon zen, aurretik. Afganistanera, ordea, abenduan iritsi zen lehen aldiz.

Hainbat iturrik esan dutenez, soldaduak nerbio-krisiak jota jokatu zuen, baina Afganistaneko NATOko bozeramaile batek esan duenez, oraindik ez dakite zehazki nola gertatu zen.

"Egileak buruko gaitz bat badu, AEBetako armadaren moralaren urraketa dakar, eroak eraman dituelako Afganistaneko zibilen artean tiro egitera", esan dute talibanek.

Sarraskiaren ondorioz, Parlamentuko diputatuek ez biltzea erabaki dute, protesta gisa, eta "egileari" legea ezartzeko eskatu diote Ameriketako Estatu Batuei.

Barack Obamak barkamena eskatu dio jada Hamid Karzai homologoari. Angela Merkelek ere samina azaldu du Afganistanen dauden militarrei egindako bisitan. Han, zalantzak agertu ditu hala iragarrita bazegoen ere 2014a baino lehen joan ahal izango diren.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X