Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zorra, erreskatea eta banku zentralak: horrela dago kontua

Finantza merkatuan dirua sartzen dutenek nahi dutena da gauzak ondo joatea, gutxiengo berme bat egotea sartzen duten diruaren truke, etekin batzuk egotea eta nahi dutenean dirua ateratzea.

Finantza merkatuan dirua sartzen duten herritarrek nahi dutena da gauzak ondo joan daitezela, gutxiengo berme bat egon dadila sartzen duten diruaren truke, etekin batzuk egon daitezela eta nahi dutenean arazorik gabe dirua ateratzeko aukera izatea. Zure dirua berreskuratzeko bermerik ez baduzu, ez duzu merkatu horretan dirurik sartzen. Eta, aldiz, arriskatzea erabakitzen baduzu, zure diruaren truke etekin handiagoa eskatzen duzu, interes altuagoa eskatzen duzu diru horren truke.

Hori ari zaie gertatzen Grezia, Irlanda, Portugal, Espainia eta Italiari. Beldurra dute, maileguan eskatu duten diru guzti hori itzultzeko gai izango ez ote diren. Hartzekodunek, berriz, abal-emailea nahi dute, dirua itzuliko dien norbait estatu horiek ezin baldin badute. Abal-emaile edo bermatzaile hori soilik Europako Banku Zentrala izan liteke, dirua egiteko makina duena alegia.

Ba azkenean Europako Banku Zentralak esan du arazoak dituzten herrialdeen zorra erosteko prest dagoela. Gainera, herrialde horiek laster dirua eskatu ahal izango diote Europako Erreskate Funts berriari. Gauzak honela, arazoak dituzten herrialdeek alde guztietatik, Banku Zentraletik eta Funtsetik, dirua eskuratu behar baldin badute, normalena da inbertsoreak lasaitzea, euren dirua bermatuta ikusten dutelako.

Horrek herrialde horiek txiroago izatea ekarriko duela? Gizartearen babeserako sistemak hankaz gora jarriko direla? Ekonomiak uzkurtzen jarraituko duela? Langabe gehiago izango direla eta pentsiodunek okerrago bizi beharko dutela? Hori inbertsoreei ez zaie batera axola. Nahi duten gauza bakarra euren dirua berreskuratzea da.

Finantza merkatuan dirua sartzen duten herritarrek nahi dutena da gauzak ondo joan daitezela, gutxiengo berme bat egon dadila sartzen duten diruaren truke, etekin batzuk egon daitezela eta nahi dutenean arazorik gabe dirua ateratzeko aukera izatea. Zure dirua berreskuratzeko bermerik ez baduzu, ez duzu merkatu horretan dirurik sartzen. Eta, aldiz, arriskatzea erabakitzen baduzu, zure diruaren truke etekin handiagoa eskatzen duzu, interes altuagoa eskatzen duzu diru horren truke. Hori ari zaie gertatzen Grezia, Irlanda, Portugal, Espainia eta Italiari. Beldurra dute, maileguan eskatu duten diru guzti hori itzultzeko gai izango ez ote diren. Hartzekodunek, berriz, abal-emailea nahi dute, dirua itzuliko dien norbait estatu horiek ezin baldin badute. Abal-emaile edo bermatzaile hori soilik Europako Banku Zentrala izan liteke, dirua egiteko makina duena alegia. Ba azkenean Europako Banku Zentralak esan du arazoak dituzten herrialdeen zorra erosteko prest dagoela. Gainera, herrialde horiek laster dirua eskatu ahal izango diote Europako Erreskate Funts berriari. Gauzak honela, arazoak dituzten herrialdeek alde guztietatik, Banku Zentraletik eta Funtsetik, dirua eskuratu behar baldin badute, normalena da inbertsoreak lasaitzea, euren dirua bermatuta ikusten dutelako. Horrek herrialde horiek txiroago izatea ekarriko duela? Gizartearen babeserako sistemak hankaz gora jarriko direla? Ekonomiak uzkurtzen jarraituko duela? Langabe gehiago izango direla eta pentsiodunek okerrago bizi beharko dutela? Hori inbertsoreei ez zaie batera axola. Nahi duten gauza bakarra euren dirua berreskuratzea da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X