Mahomaren bideo polemikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBtako enbaxadak ixteko Al Kaidak batzeko deia egin die musulmanei

Azken ordutan gertaturiko liskarretan zazpi pertsona hil dira, hiru Sudanen, bi Tunisian eta beste bi Libian.
18:00 - 20:00
Protestek ez dute etenik herrialde islamikoetan

ialde Arabiarretako Al Kaida taldeak musulmanei batzeko deia egin die AEBtako enbaxadak ixteko, ohar baten bitartez adierazi dutenez.

Mahomaren inguruko filma dela eta sortutako protestak 30 herrialdeetara zabaldu dira dagoeneko. Hasieran Ameriketako Estatu Batuen enbaxaden aurkako erasoak izan ziren, baina azken orduotan mendebaldeko beste herrialde batzuetako egoitzei ere eraso egin diete eta protesta horien ondorioz hildakoak gutxienez zazpi dira

Mahomaren inguruko filmak eragindako erasoak beste estatuetako enbaxadetara zabaldu dira azken orduotan, eta Sudaneko, Erresuma Batuko, Alemaniako eta Estatu Batuetako enbaxadatan sartu dira manifestariak.

Jose Manuel Garcia Margallo kanpo arazoetako ministro espainiarrak enbaxadetako segurtasuna indartzeko neurriak hartu dituztela jakinarazi du.

Egoerak okerrera egiten badu enbaxadak hustu egin beharko dituztela iragarri du. AEBk ere neurri berak hartu ditu eta dagoeneko soldaduak bidali ditu Sudanera.

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak gogor gaitzetsi ditu enbaxaden aurka eginiko erasoak. 1961 eta 1963. urteetako Vienako biltzarrak enbaxadak babesten dituela gogorarazi du eta erasoak izan diren estatuetako gobernuei beharrezko segurtasun neurriak hartzeko eskatu die Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak.

Egipton Nazio Batuen egoitza bati eraso egin diote eta Ban Ki Moon idazkari nagusiak liskarrak bertan behera uzteko eskatu du. Aldi berean, gogor gaitzetsi du Mahomaren filma.

Youtubetik bideoa kentzea errefusatu du Googlek

AEBtako Etxe Zuriak "Musulmanen errugabetasuna" bidea kentzeko eskatu du, baina Google enpresak eskakizuna errefusatu du. Hala ere, Mahoma iraintzen duen bideoa "desegokia" dela adierazi du.

Bideoaren egileari galdeketa egin diote

Bestalde, bideo polemikoaren egileari galdeketa egin dio Poliziak, ezarri zioten baldintzapeko askatasuna ustez urratzeagatik, NBC eta Reuters kateek adierazi dutenaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X