'Sumin ostirala'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mahomaren filmak piztutako istiluak zabalduta, hildakoak gora doaz

Hiru lagun hil eta 28 zauritu dira AEBek Tunezen duten enbaxadan. Sudanen ere beste hiru pertsona hil dira.
18:00 - 20:00
Protestek ez dute etenik herrialde islamikoetan

Milaka musulman irten dira ostiral honetan hainbat herrialdeetako kaleetara, Mahomaren inguruko pelikularen kontra protesta egiteko.

''Sumin ostirala'' deitu dute gaurko, eta Ekialde Urruneko, Erdialdeko Asiako, Ekialde Erdiko eta Afrikako zenbait herrialdetan AEBetako enbaxaden kontra erasoa egin dute. Gutxienez, zazpi lagun hil dira istiluetan.

Atzo Yemenen izan ziren protestarik larrienak, eta 4 lagun hil eta 44 zauritu ziren. Gaur, manifestazioak eta istiluak zabaldu egin dira, eta erasoak egon dira Sudanen, Yemenen, Tunezen eta Egipton, besteak beste. Segurtasun indarren esku-hartzea beharrezkoa izan da.

Tunezen, hiru lagun hil dira eta beste 28 pertsona zauritu dira AEBek duten enbaxadaren kontra egin duten erasoan. Sudanen ere hiru manifestari hil dira, eta Libanon, berriz, pertsona bat hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X