2004an hil zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yaser Arafaten gorpua hobitik aterako dute asteartean

Palestinako Aginte Nazionalaren buru ohia Parisen hil zen 2004. urtean, eta heriotzaren inguruko zalantzak argitzeko aterako dute hobitik.
Yaser Arafat Palestinako buru ohia.
Yaser Arafat Palestinako buru ohia. Argazkia: EFE

Yasser Arafat palestinar presidente zenaren gorpua asteartean aterako du lurpetik frantziar eta suitzar zientzialari talde batek heriotzaren inguruko zalantzak argitzeko.

"27an hilobia irekiko da komunikabideen presentziarik gabe", esan du Taufik Tirawi PAN Palestinako Aginte Nazionalak eratutako batzordeko presidenteak. Palestinako Aginte Nazionalaren buru ohia Parisen hil zen 2004. urtean eta orain pozoituta hil ote zuten ziurtatzeko aterako dute gorpua hobitik.

Arafaten alargunak udan salatu zuen Arafaten heriotza, Al Jazira telebista katearen laguntzaz, Suitzako zientzia institutu batek objektu pertsonaletan material erradiaktiboa aurkitu zuelako.

Tirawik azaldu duenez, arrasto biologikoak hartzeko bi zientzialari taldek parte hartuko dute, frantziarrak eta suitzarrak, eta "emaitzak hartu eta berehala palestinarrei emango zaizkie".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X