Erroma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berlusconi: 'Mussolinik gauza on asko egin zituen'

Lehen ministro ohiak Holokaustoaren biktimen aldeko oroimen-ekitaldian egin ditu adierazpenok.
Berlusconi Holokaustoko biktimen aldeko ekitaldian izan da. Efe.
Berlusconi Holokaustoko biktimen aldeko ekitaldian izan da. Efe.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak adierazi duenez, Benito Mussolini diktadorearen erantzukizun handiena arraza-legeak onartzea izan zen (horren ondorioz, judutarrek jazarpena pairatu zutelako). Hala ere, Berlusconiren esanetan, Mussolinik "gauza on asko" egin zituen.

Holokaustoren Biktimei Omenez egindako Ekitaldian egin ditu adierazpen hauek Berlusconik, Milanen. Horren arabera, Holokaustori dagokionez, "Alemaniarekin alderatuta, Italiak erantzukizun txikiagoa izan du, hasieran elkar aditze eman zelako, baina jazotakoaren gainean ezagupen handirik izan gabe".

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X