Erreakzioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mundu osoko egunkariek Chavezen heriotzari eskaini dizkiote azalak

Hugo Chavezen heriotza eta herrialdearen egoera dira Latinoamerikako egunkari guztiek azalera eraman dituzten ideia nagusiak.
Nazioarteko prentsaren azalak. EITB

Hugo Chavez Venezuelako presidentearen heriotzaren albistea azalera eraman dute nazioarteko egunkari gehienek.

Nicolas Maduro presidenteordearen iragarpenaren ostean, Venezuelako egunkariek titular handiekin erreakzionatu dute. "Hugo Chavez Frias hil egin da minbiziaren aurkako borroka luze baten ostean", dio El Universal-ek. Ultimas Noticias egunkariak Maduroren hitzak eraman ditu azalera eta venezuelarrei "bakearen zaintzaile" izateko deia egiten die.

Chavezen heriotza portada La Voz

 

 

Argentinan, Cristina Fernandez izan da hiletan egongo dela berretsi duen lehen agintarietako bat, eta bertako prentsak Chavezen irudia goraipatzen du. "Hunkipena mundu osoan: Hugo Chavez hil da", dio La Nacion-ek. Clarin-ek heriotzaren berri eman eta "Madurok Venezuela blindatu du" azpimarratu du.

Bolivian, Evo Morales Chavezen lagunaren agintepean, komunikabideek bereziak atera dituzte Chavezen heriotza dela eta. Moralesen erreakzioa jaso dute egunkariek; izan ere, lur jota dagoela esan du eta zazpi dolu-egun ezarri ditu.Chavezen heriotza portada Granma

Brasilen, Folha de Sao Paulo egunkariak "Minbiziak Hugo Chavezen 14 urteko agintaldiarekin amaitu du", dio.

"Ez adiorik, Komandante" dio Gramma-k, Kubako alderdi Komunistaren egunkariak. Chavez goraipatzen duen Gobernuko adierazpen bat eraman dute azalera.

 

 

 

 

Ameriketako Estatu Batuak

The Washington Post egunkariak "Iraultzarekin amets egiten zuen antzinako soldaduak petrolioaren potentzia handienetako baten lider izatea lortu zuten", dio. Bestalde, New York Times-ek "komunikabideen arretarekin gozatzen zuen hizlari bikaina" zela esaten du.

Iran eta Errusia

Iranek, Venezuelaren aliatu nagusietakoak, munduko agentzien informazioak bildu ditu egunkarietan. Errusiak, merkataritzako beste aliatu nagusiak, "XXI. mendeko sozialismoak heriotza honi aurre egin ahal izango dio" aipatzen du.

EspainiaChavezen h eriotza portada El País

Hugo Chavezen heriotza Espainiako prentsaren azal guztietan da nagusia eta egunkariek orrialde ugari eskaini dizkiote albisteari.

"Gaixotasunak Chavezekin amaitu du", dio El Pais-ek.

ABC-n, besteak beste, "Boliviako buruzagiaren izarra itzali da" eta "Kolpista jaio eta

diktadore hil da" irakur daitezke.

El Mundo-ren titularra hauxe da: "Chavezen heriotza hilketa inperialista bilakatu du Madurok". Azkenik, La Razon-ek "Chavez, 'kaudilloaren' heriotza" titularra eraman du azalera.

Europa

Frantzian, Le Figaro-k Venezuelako botere energetikoa azpimarratu du eta "Chavezek petrolioaren menpeko ekonomia" utzi duela dio. Le Monde egunkariak "Hugo Chavez hil egin da eta soldaduak zabaldu dituzte herrialdeko bakea bermatzeko".

Lider indartsuaren irudia nabarmendu dute Italian eta "Estatu Batuen aurkako 'kaudiolloari' agur", diote hedabideek.

"Estutasuna eta beldurra Chavezen heriotzaren ostean", dio Times egunkari britainiarrak. The Telegraph-ek "Hugo Chavez presidentea hil egin da herrialdea krisian utziz", dio azalean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X