Hauteskundeak Venezuelan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caprilesek eta Madurok 'mokoka' hasi dute hauteskundeetarako bidea

Oposizioko hautagaiak formalki onartu du hautagaitza eta Chavez gaixo egon denean herritarrei "gezurra" esatea leporatu dio Gobernuari.
18:00 - 20:00
Hasi da Maduroren eta Caprilesen arteko lehia

Gutxi tardatu dute Venezuelako buruzagi politiko nagusiek borroka dialektikoan hasteko, Hugo Chavez Venezuelako presidentearen heriotzaren ostean dolu egun batzuk igaro eta gero.

Henrique Capriles Mirandako gobernadoreak, urrian hauteskundeak galdu zituenak, oposizioko hautagai izatea onartu du gaur formalki, apirilaren 14an egingo diren hauteskundeei begira.

"Zuekin borrokatuko dut, zuok guztiokin", adierazi du Caprilesek oposizioaren hautagaitza publikoki onartzeko egindako agerraldian. Caprilesek gogor kritikatu du Nicolas Maduro bitarteko presidentea, gezurretan aritzea eta Hugo Chavez presidentearen jarraitzaileen mina erabiltzea egotzita.

"Nicolas, ez dizut bidea libre utzi behar, botoetan garaitu beharko nauzu eta boto bakoitzagatik borroka egingo dut esku hauekin, kosta ahala kosta", adierazi du oposizioaren hautagaiak galderarik gabeko agerraldi batean.

Caprilesek baieztatu duenez, bihar arratsaldean sartuko du hautagaitza eta ez du jarraitzaileekin agerraldirik egingo, Chavezen heriotzaren "dolua errespetatzeko".

Erasoak Madurori

"Nik aberri batu bat eskaini dezaket, Nicolas ez da Chavez", gaineratu du.

"Gertatzen ari den guztia kalkulatuta zegoen, noiz egin behar zituzten hauteskundeak, hauteskunde-prozesu osoaren kronograma osoa...", adierazi du Caprilesek.

"Kuban aktore ikastaroak" jasotzea leporatu dio Madurori, eta Chavezen heriotza iragarri zuenean egindako negarra "benetakoa" ote zen galdetu dio bere buruari.

"Nicolasek gezurra esan dio herriari azken hilabeteotan", salatu du Caprilesek, venezuelarren "esperantzarekin jolastea" eta duela aste batzuetatik hauteskunde-kanpainan egotea egotzi aurretik.

Maduroren erantzuna

Nicolas Maduro Venezuelako bitarteko presidente eta ofizialismoaren hautagaiak oposizioburuaren salaketei erantzun die eta jarrera "arduragabea" eta "faxista" izan duela esan du.

Maduroren esanetan, Caprilesen hitzak "arduragabekeria historiko larria" dira, eta "porrota gainditu ezin duen pertsonaia triste honen hondamendia" da.

"Aktore bat da, mozorroa erori zaio, eta faxista aurpegi nazkagarria ikusten zaio. Bere helburu bakarra Venezuelako herria probokatzea da", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X