Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamak ondo pentsatuko du Siriaren inguruan zer egin

'Marra gorri' famatu hartaz hitz egin zuelako gertatzen ari zaio. Obamak esan zuen Siriako presidenteak arma kimikoen marra gorria zeharkatzen bazuen, Estatu Batuek eskuhartu beharko luketela.

Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak badaki Siriaren kontu honetan arazo batean sartzen ari dela. Eta hori, “marra gorri” famatu hartaz hitz egin zuelako gertatzen ari zaio. Obamak esan zuen, Bashar El Assad Siriako presidenteak arma kimikoen marra gorria zeharkatzen bazuen, Estatu Batuek eskuhartu beharko luketela.

Oraindik ez da frogatu Assadek arma horiek erabili dituen. Hala ere,  horrela izan dela erakusten duten zantzu indartsuak daude, eta Obamari presio egiten diote bere promesa bete dezan. Baina, gainera, aliatuek ere Obama nahaspila horretan sartzen dute.

Frantziak eskuhartze militarraren aldeko jarrera oso aktiboa hartu du, Libian Gadafi zegoenean bezala, eta Erresuma Batua ere antzeko zerbait egiten ari da. Obama jakitun da, ordea, Estatu Batuek oraindik ere soldaduak dituztela Afganistanen, Irakeko gerra hondamen handia izan zela, Libian Gadafi bota bai baina baina horrek ez duela demokrazia berarekin ekarri.

Eta jakitun da hori guztia errepikatu litekeela Sirian, Estatu Batuen balizko eraso batean. Assad botata, ondoren etor litezkeenak hobeak izango direnik ere ezin da ziurtzat jo.

Mendebaldeak Sirian egin dezakeen interbentzio batean asko dago galtzeko, eta gutxi irabazteko. Horregatik ari da Obama horren gainean hainbeste hausnartzen. Eta are gehiago hausnartu beharko du oraindik ere.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X