Ebazpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Heriotza-zigorra, Indian emakume bat hil arte bortxatu zutenentzat

Epaimahaiaren arabera, taldeka egin zuten bortxaketa zigortutako lau pertsonek, adingabe batek eta beste gizon batek, autobus batean. Biktima egun batzuk geroago hil zen.
New Delhiko Poliziaren ibilgailu bat, zigortuak auzitegitik ateratzen. Argazkia: Efe.
india bortxaketa auzpietuak zigortuta polilcia juicio epaiketa

Yogesh Khanna epaileak heriotza-zigorra ezarri die, New Delhin neska bat hil arte bortxatu izanagatik auzipetuta zeuden lagun laguni. Urtarrilean hasi zen epaiketa eta gaur goizean irakurri du ebazpena epaileak.

Kasua 'berezietan berezia' dela argudiatuta hartu du erabakia Khannanek, prentsaren aurrean hitzez hitz esan duenez. 'Kasu hau berezietan berezia da, zalantzarik gabe. Horregatik, heriotza-zigorra merezi dute auzipetuek. Emakumeen kontrako indarkeria kasuak geroz eta gehiago diren honetan, epaileok ezin ditugu begiak itxi', esan du. Abenduan izandako hilketak Indiako gizarteren kontzientzia hunkitu zuela gaineratu du magistratuak.

Ebazpena entzun eta berehala, auzipetutako bat, Vinay Sharma, negarrez hasi da, aretoko gehienek erabakia txaloka hartu duten bitartean.

A.P. Singh defentsa abokatuetako batek epaileari, oihuka, esan dio 'ebazpena ez dela egiaren garaipena, justiziaren porrota baizik'.

Lau auzipetuak (erasoan beste pertsona batek ere parte hartu zuen, baina, epaiketaren aurretik, haren gorpua aurkitu zuten, ziega batean) erruduntzat jo zituzten epaiketan; 13 deliturengatik zigortu dituzte: taldekako bortxaketa, sexu osotasunaren aurkako delituak, hilketa, erasoa, konspirazioa, bahiketa, probak suntsitzea...  Beste akusatu batek, adingabe batek, bere zigorraren berri izan eta egun batzutara heldu da gainerakoen zigorra. Adingabeen auzitegi batek taldekako bortxaketa, hilketa eta autobus baten lapurreta egotzi zizkion, eta hiru urtez erreformatorio batean egon beharra ezarri zion.

Lau akusatu adindunetatik, bakarrak aitortu du erasoa izan zenean autobusean zegoela. Beste hirurek, ordea, kargu guztiak ukatu dituzte.

Bortxaketa, autobus batean

Bortxaketaren biktima, 23 urteko Fisioterapia ikasle bat, lagun batekin zihoan New Delhiko autobus batean, 2012ko abenduaren 16ko gauean. Gizon talde bat gainera joan zitzaien, eta mutil hori autobusaren atzealdera bidali zuten, gero emakumeari erasotzeko erabili zuten burdinazko barra batez joz.

28 urteko gizonak esan zuenez, sei gizonek haren laguna bortxatu eta gero, autobusaz harrapatzen saiatu ziren, baina saihestu egin zuen berak, emakumea errepidetik mugituz. Ikaslea artatu zuen mediku taldea sekula horren zauri larririk ikusi gabea zen.

10 egunez, gaztea ospitaleratuta egon zen, eta Indiako kaleetan ozen entzun zen milaka lagunek justizia eske eta eraso sexualen aurka egindako oihua. Okerrera egin eta Singapurrera eraman aurretik, deklarazioa hartu ahal izan zioten emakumeari. Han hil zen, hiru egun geroago.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X