Parte-hartze politikorako akordioa lortu dute Kolonbiak eta FARCek
Kolonbiako Gobernuak eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC) gerrillaren eta gizarte mugimenduen parte-hartze politikorako akordioa lortu dute gaur, Habanan. Bake prozesuan adostutako bigarren puntua da.
Akordioa "gatazkaren amaiera lortzeko markoan aurrerapauso demokratikoa" dela adierazi dute aldeek, Kubako eta Norvegiako ordezkariek irakurritako adierazpen bateratuan. Adierazpena irakurtzeko ekitaldian Gobernuko eta gerrillako negoziatzaileak izan dira.
Negoziatzaileek lortzen duten bigarren akordioa da, iragan maiatzean lurraren inguruko adostasuna lortu ostean. Bakea lortzeko elkarrizketak 2012ko azaroaren 19an hasi ziren Kuban.
Aldeen arabera, gaur iragarritako akordioak Kolonbiako demokrazia "indartzen eta sendotzen" du, "oposizioa egiteko bermeak eta eskubideak zabaltzen dituelako, eta baita herritarren parte-hartze politikorako esparruak ere". Horrela, aniztasuna eta hauteskundeen gardentasuna bultzatuko dituzte.
Behin betiko bake akordioa lortu ezkero, ebazpenak erakundeetan aldaketak jasotzen ditu "alderdi politikoen osaketa errazteko, eta baita gizarte mugimenduak alderdietan bilakatzea ere".
Albiste gehiago mundua
Putin eta Xi 150 urte arte bizitzeaz eta hilezkortasunaz mintzatu dira
Tiananmen plazako desfile militarrera ikustera zihoazela, Errusiako eta Txinako presidentearen arteko elkarrizketa jaso du giro-mikrofono batek. "Lehen, oso gutxitan iristen zen jendea 70 urte bizitzera, gaur egun, ordea, 70 urterekin gaztea zara oraindik", esan dio Xik Putini, interpretearen laguntzaz.
Gutxienez 17 pertsona hil eta hogei baino gehiago zauritu dira Lisboan, Gloriako funikularra errailetik atera da eta
Portugaleko presidenteak doluminak eman dizkie "tragediak" kaltetutako familiei.
Putinek "argi apur bat" ikusi du Ukrainako "tunelaren amaieran", baina akordiorik ezean gerrak jarraituko duela ziurtatu du
Errusiako presidenteak adierazi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko prest dagoela Moskura bidaiatzen badu.
Hamasek esan du nazioarteko harremanak "areagotu" dituela, Israel Gazan egiten ari den "sarraskia" gelditzeko asmoz
Talde islamiarrak ohartarazi duenez, gainera, Zisjordanian bizi duten hondamendia ez da Gazako Zerrendan bizi dutena baino samurragoa.
Txinak botere militarraren erakustaldi handia egin du II. Mundu Gerraren amaieraren 80. urteurrena ospatzeko
Desfile militarrean Xi Jinping Txinako presidentea izan da, Vladimir Putin eta Kim Jong-un Errusiako eta Ipar Koreako buruzagiekin batera. "Txinako nazioaren gaztetze handia geldiezina da eta, zalantzarik gabe, bakearen eta gizateriaren garapenak garaituko du", iragarri du Txinako presidenteak.
Venezuelatik "droga ugari" omen zekartzan itsasontzi bati eraso egin dio AEBk
Washingtonek adierazi du erasoa duela egun batzuk Venezuela parean nazioarteko uretan aktibatu zuen estrategia militarraren parte dela.
Bulgariak baztertu egin du Von der Leyenen hegazkinaren kontra erasorik izan zenik
EBren kide den Estatuko agintarien arabera, interferentzia mota horiek "egunero" gertatzen dira, eta, beraz, ez dute ikerketarik egingo.
Zelenskirekin bildu aurretik, Europako buruzagiei haren mezua helarazten utzi diezaiola eskatu dio Ficok Putini
Eslovakiarrak adierazi du ez dituela ulertzen EBk Ukrainako gatazkan hartutako zenbait erabaki, eta Bratislavaren eta Moskuren arteko lankidetzarekin jarraitzeko prest agertu da.
Afganistan, erreskateak eta suntsipena: lurrikarak 1.100 hildako baino gehiago utzi ditu
Afganistan ekialdea astindu zuen 6,0 graduko lurrikararen ondoren, gutxienez 1.100 hildako eta 3.200 zauritu izan dira; ospitaleak gainezka daude, eta oraindik ere biktimak iristen ari dira herri eta mendietatik.
Nolakoa da Hani Mahmoud kazetariaren jarduna Gazan? Hemen, bertatik bertara
Aitortu egin digu nekatuta dagoela, fisikoki eta emozionalki, baina jarraitu beharrean dago, ezin dio eta utzi Gazan gertatzen dena kontatzeko ardurari. Kontatu digu Armadak 250 bat kazetari palestinar hil dituela azken ia bi urteotan. Askotan justifikatu ditu erasoak, Hamaseko kide zirela esanez. Haniri oinarririk ez duela ez ezik, onartezina iruditzen zaio.