Hauteskundeak New Yorken
Gorde
Kendu nire zerrendatik

New Yorkek alkate ezkertiarra aukeratu du

Bill de Blasio demokratak 50 puntuko aldea atera dio Joe Lhota errepublikanoari. De Blasiok desberdintasunaren aurkako borroka izan du ardatz hauteskunde kanpainan.
Bill de Blasio New Yorkeko alkate berria. EFE
Bill de Blasio New Yorkeko alkate berria. EFE

Bill de Blasio demokrata izango da New Yorkeko hurrengo alkatea, hauteslekuetan Joe Lhota errepublikanoari aise irabazita, 50 puntuko aldea atera baitio.

De Blasio ezkertiarra da, eta desberdintasunaren aurkako borroka izan du oinarri hauteskunde kanpainan. Izan ere, New York "bi hiriren ipuina" dela adierazi du: aberatsena eta pobreziaren mugaren azpitik bizi direnena.

Botoen % 84 zenbatuta, De Blasiok botoen % 73 eskuratu ditu, eta Lhotak, % 24. Berrogeita hamar puntuko alde historikoa.

Hautagai demokrata zuria da, emakume afroamerikar batekin ezkonduta dago, eta seme-alaba mestizoak ditu. Gainera, "stop and frisk" (Poliziari nornahi geldiarazteko eta miatzeko eskubidea ematen dion politika, batik bat beltzak eta latinoak jomugan jartzen dituena) politikaren aurka agertu da, argi eta garbi. Horrek guztiak etnia eta kultura guztietatik babesak jasotzea ahalbidetu dio.

De Blasiok zergak igo nahi dizkie aberatsenei, haurren hezkuntza eta arratsaldeetan ere eskolak eskaintzeko programak finantzatzeko.

Bloombergen urteak

'Sagar Handia'ren azken alkatea, Michael Bloomberg, 12 urte izan da agintean, eta, urte horietan, hiriaren ekonomiak hobera egin du, eta hirigintza ere zeharo aldatu da. Halaber, kriminalitatea inoiz baino txikiagoa da, eta turismoa eta diru-sarrerak inoizko handienak dira.

Nolanahi ere, hobekuntza hori ez dute berdin nabaritu herritarrek, 8,3 milioi newyorktarren % 46 pobreziaren mugaren azpitik bizi baitira, eta eraikuntzaren sektoreko enpresek gehienbat luxuzko etxebizitzak eraikitzen batituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X