Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jassir Arafat Israelek hil zuela iritzi dio Palestinako batzordeak

Hala ere, Jassir Arafat “nork eta nola” pozoitu zuen ikertu behar dutela ohartarazi du Palestinako batzorde ofizialak.
Yaser Arafat. EFE.
Yaser Arafat. EFE.

Jassir Arafat Palestinako presidentearen heriotza ikertzen duen batzorde ofizialak esan du Israel egon zela heriotza horren atzetik. Hala ere, Arafat “nork eta nola” pozoitu zuen ikertu behar duela ohartarazi du.

“Arafat polonioarekin pozoitu zuten. Batzordearen ustez, Israel dago heriotza horren atzetik, baina nola egin zuen oraindik ez dakigu”, esan du Taufik Tirawi, batzordeko bozeramaileak.

Bestalde, Pariseko Percy ospitaleak Arafat hil ondoren izan zuen jarrera ere kritikatu du Palestinako batzordeak. Frantziak abian jarritako ikerketaren emaitzak oraindik ez dituztela jaso salatu dute.

’Zergatik suntsitu zituzten proba guztiak? Zergatik ez zuten proba toxikologikorik egin ospitalean izan zen bitartean?”, galdetu du Abdala Bashir batzordeko medikuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X