Akordioa, Genevan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netanyahu: 'Akats historikoa da Iranekin egin den akordioa'

Israelgo Atzerri Gaietarako ministroaren iritziz, akordio honen atzean 'armagintza alorreko lehian aurrera egiteko beste urrats bat' dago.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: Efe

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Iranek eta 5+1 Taldeak egindako akordioaren kontra agertu da erabat, eta "akats historikoa" dela salatu du.

"Genevan adostutakoa ez da akordio historikoa, akats historikoa baizik. Gaur mundua arriskutsuagoa da", adierazi du Netanyahuk Ministro Kontseiluaren bilera hasi aurretik.

Bileraren atarian egin ohi duen agerraldian azaldu duenez, akordioaren ondorioz, "munduko erregimen arriskutsuenak urrats handia egin du munduko arma arriskutsuena lortzeko".

Akordioak ez du Israel ezustean harrapatu, baina etsipena agertu du Irani ez diotelako uranioa aberasteko instalazioak desegitea exijituko eta % 5era arte uranioa aberasten jarraitu ahal izango duelako.

"Potentziek uranioa aberastea onartu dute, haiek zuzentzen duten Segurtasun Kontseiluaren ebazpenei jaramonik egin gabe", kritikatu du Israelgo lehen ministroak.

Horren harira, Netanyahuk ohartarazi du ez duela akordioagatik bere jarrera aldatuko. "Israelek mehatxuen aurrean bere burua defendatzeko eskubidea eta betebeharra du, eta argi adierazi nahi dut: ez diogu Irani arma nuklearrak egiten utziko", azpimarratu du agintari judutarrak.

"Iran saritu dute"

Avigor Lieberman Israelgo Atzerri Gaietarako ministroak gogor kritikatu du Genevan erdietsi duten akordioa. Liebermanen iritziz, Irani sari bat eman diote eta akordio honen atzean "armagintza alorreko lehian aurrera egiteko beste urrats bat" dago. "Iranen azken urteotan adostu den akordio diplomatikorik garrantzitsuena da, dudarik gabe. Uranioa aberasten jarraitzeko eskubidea onartzen zaie iraniarrei, garbi dago.  Alde horretatik, sari bat eman diote Irani", adierazi du Liebermanek. .

Yediot Aharonot egunkariari egindako adierazpenetan, buruzagi israeldarrak adierazi du Genevako akordioa "etsipenez" hartu dutela, armagintza alorreko helburuak ikusten dituztelako itun honen atzean.

Zorrotzagoa izan da Naftali Bennet Israelgo Industria ministroa: "Bost urte barru New Yorken edota Madrilen maleta nuklear bat lehertzen bada, gaurko akordioaren ondorioz izango da. Kanpaina, oraindik, ez da amaitu eta munduak jakin beharko luke Israel ez datorrela bat Genevan adostutakoarekin", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X