Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako liskarraren arrazoiak

Krisia Janukovitx presidenteak hasi zuen: Europar Batasunarekin elkarkidetza hitzarmena sinatzeko aukera izan arren, nahiago izan zuen Errusiarekiko harremanei eutsi.
Kiev istiluak
Kiev istiluak

Ukrainan gertatzen ari denak ez du zerikusirik Europarekin. Boterean jarraitu nahi duen Viktor Janukovitx presidentearen eta bertatik kendu nahi duen oposizioaren arteko borrokaren aurrean gaude.

Krisia Janukovitx presidenteak hasi zuen: Europar Batasunarekin elkarkidetza hitzarmena sinatzeko aukera izan arren, nahiago izan zuen Errusiarekiko harremanei eutsi.

Oposizioa kalera atera zen protesta egitera, Ukrainarentzat Bruselatik gertu egotea hobea dala uste baitzuen. Azaroan eta abenduan manifestazioak baketsuak izan ziren, baina urtarrilean gauzak okertu egin ziren. Manifestarien artean "autobabes taldeak" deiturikoak sortu ziren, indarkeriazaleak, eta horien eta Poliziaren arteko enfrentamenduak hasi ziren orduan.

Azken bi asteetan gauzak lasaiago zeuden. Parlamentuak protestetan atxilotu zituztenentzat amnistia onartu zuen, protestariek hartuta zituzten eraikin ofizialak uztearen truke. Baina orain beste arazo bat sortu da: oposizioak Konstituzioa erreformatzea nahi du, Janukovitx presidenteari boterea kentzeko. Eskualdeen alderdiak, hau da presidentearen alderdiak, uko egin dio proposamen hori Parlamentuan eztabaidatzeari, eta horrek eragin du manifestariek Parlamentua hartzen saiatu eta azken hilabeteetako istilu larrienak sortu izana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X