Belgikan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanabisaren gozokien banaketa ikertzen ari dira inauterietan

Karameluek Kanabisaren zaporea dute, eta marihuanaren landare baten marrazki bat dute bilgarrian, Belgikako prentsak jakitera eman duenez.
Belgika
Belgikako inauterietako irudi bat. EFE

Belgikako Genk herrian, Limburgeko probintzian, ikerketa bat abiaraztea agindu dute, "kanabisez egindako" piruleten banaketari buruz, besteak beste, inauterietako desfilera joan ziren haurren artean.

Karameluek Kanabisaren zaporea dute, eta marihuanaren landare baten marrazki bat dute  bilgarrian, Belgikako Het Nieuwsblad eta Het Belang van Limburg egunkariek jakitera eman duenez.

Haurren gurasoek salatu dituzte gertaerak, karameluaren bilgarria ikusi ostean. Dirudienez, “benetako kanabisa” zuela jartzen zuen produktuan.

Wim Dries alkateak azaldu duenez, hasiera batean, produktua ez du THCrik, kanabisaren eduki psikoakibo nagusia.

Halere, ikerketa bat abiaraziko dutela nabarmendu du, eta karameluaren analisia gauzatuko dutela, karameluaren osagarriak jakiteko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X