Errusiak beste eskualde batzuk bereganatu nahiko ote dituen da gakoa
Orain arte dena aurreikusi moduan doa. Krimeak independentzia aldarrikatu du, Errusiara batzea eskatu du eta Errusiak bere herrialdearen parte izatea onartu du.
Ukraina etsita dago, militarki ez baitu Errusiari aurre egiteko gaitasunik. Nazioarteko eskandalu baten aurrean gaude, Estatu Batuek eta Europar Batasunak ez dute emaitza onartzen, tentsio handia dago, baina oraingoz badirudi guztiek saihestu nahi dutela borroka armatu bat hastea.
Orain ziurgabetasun egoera batean sartuko gara, jakin bagenekien Vladimir Putin Errusiako presidenteak Krimea beraganatu nahi duela, baina galdera da ea Krimeaz gain Ukrainako beste eskualde batzuk ere bereganatu nahi ote dituen, errusiar asko bizi diren beste gune batzuk... Jarkov, Donetsk edo Odesa bezalako hirietan errusiarrak jada kalera atera dira eta istilu larriak ere izan dira.
Putinek hitzeman du errusiar guztiak babestuko dituela, dauden tokian daudela ere. Baina arazoa da hiri horietan errusiarrak asko izan arren ez direla gehiengoa Krimean bezala.
Ukraina, beraz, hiri horietan bizi diren eta ukrainar izan nahi duten herritarrak babestera behartuta dago eta beste erremediorik ez balu Errusiari aurre egin beharko lioke eta horrek Ukrainaren aliatuak ere gatazkan nahastea ekarriko luke... Estatu Batuak eta Europar Batasuna alegia.
Beste modu batera esanda Errusia ez bada Krimeatik haratago joaten gatazka armatu bat pizteko aukera txikia dela dirudi baina haratago joatea erabakiko balu aukera hori askoz handiagoa izango litzateke.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano hegoaldean "segurtasun eremu bat" kontrolatuko duela ziurtatu du Israelek, Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak ez dira itzuliko Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte.
Bruselak azalpenak eskatu dizkio Hungariari horrek Errusiari egindako balizko filtrazioen inguruko informazio "kezkagarrien" aurrean
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaionik, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.