Udal hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hollandek aldaketak iragarriko ditu gaur Gobernuan

Kargua utziko dutenen artean Jean-Marc Ayrault lehen ministroa izango da segur aski. Manuel Valls da faborito haren lekua hartzeko.
Grafikoa: EITB.COM
Grafikoa: EITB.COM

François Hollande Frantziako presidenteak agerraldia egingo du gaur 20:00etan telebistan, Alderdi Sozialistak udal hauteskundeetan porrot egin eta gero, eta litekeena da Gobernuan hainbat aldaketa iragartzea, Stephane Le Foll Nekazaritza ministroak baieztatu duenez.

RTL irrati katean egindako adierazpenetan, Hollandek "azalpenak" emango dituela esan du Le Follek.

Hollanderen onarpen-maila 1958an V. Errepublika sortu zenetik presidente batek izandako txikiena da; izan ere, langabezia gora egiten ari da, eta, ekonomiaren arloan, Gobernu sozialistak neurri eskuindarrak eta liberalak abiatu ditu.

Testuinguru honetan, Hollandek aldaketa sakonak egingo ditu Gobernuan, konfiantza krisiari aurre egiteko. Litekeena da aste honen hasieran bertan iragartzea Exekutiboaren erreforma.

Balizko aldaketa horien artean, Frantziako hedabideek segurutzat jotzen dute Jean-Marc Ayrault lehen ministroak kargua utziko duela. Manuel Valls Barne ministroa eta Laurent Fabius Atzerri ministroa dira haren lekua hartzeko faboritoak.

Europe 1 irrati katearen arabera, Ayraultek dimisioa eman nahi izan du bart, hauteskundeetako emaitzak ezagutu eta gero.

BVA Institutuak egindako inkesta baten arabera, hamar frantziarretik zortzik aldaketak nahi dituzte Gobernuan, eta hamarretik zazpik lehen ministroa aldatzea eskatu dute.

Alderdi Sozialistaren baitan ere ahots askok eskatu dute Gobernua erreformatzea. Adibidez, Anne Hidalgo Parisko alkate berriak "taldea aldatzea" beharrezkoa dela iritzi dio.

Zergak jaistea, beste balizko mugimendu bat

Frantziako Gobernuak egin lezakeen beste mugimendu bat familiei zergak jaistea da, Exekutiboaren iturriak aipatuta informazio agentziek aurreratu dutenez.

Agintaldiaren lehen 22 hilabeteetan, Hollandek igo egin ditu zergak, defizit publikoa murrizteko. Ondorioz, herritarren babesa galdu du. Udal hauteskundeek politika hori aldatzera behartu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X