Gazpromek gasa merkatzea ukatu dio Ukrainari, eta % 40 garestitu dio
Gazprom Errusiako gasaren monopolioa kontrolatzen duen enpresak % 40 garestitu dio gasaren salneurria Ukrainari, alde batetik, abenduan aurreko agintariei energiarako emandako laguntza kendu dio (% 30ekoa) eta, bestetik, lurralde ukrainarretik gasa garraiatzea % 10 garestitu delako.
"Gas horniduraren kontratuaren arabera, mila metro kubiko 385,5 dolarrean erosiko du Ukrainak bigarren hiruhilekoan, 268,5 dolarrean erosi beharrean", jakinarazi du Alexei Miller enpresako presidenteak.
Ministroak zehaztu duenez, "abenduko beherapena ezin da gehiagorik aplikatu, Ukrainak 2013ko zorra ez duelako ordaindu eta egungo gastuak ez dituelako ordaintzen".
Millerren arabera, hori guztia kontuan hartuta, Ukrainak gasarekin duen zorra 1.711 milioi dolarrekoa da.
Aldi berean, enpresak baieztatu egin du 2009an sinatutako kontratua, gasa Ukrainatik garraiatzea zehazten duena, beteko duela eta, gaurtik aurrera, % 10 gehiago ordainduko diola Ukrainari.
"Bigarren hiruhilekotik aurrera, % 10 garestituko da gasa lurralde ukrainarretik garraiatzeko tarifa", esan du Gazpromeko buruak. Halaber, gaineratu duenez, bere enpresak "tarifa ordainduko du eta kontratuak zehaztutako eginbeharrak beteko ditu".
Abenduaren 17an, Ukrainan zehar protestak areagotzen ari ziren garaian, Viktor Janukovitx presidente ukrainarrak 15.000 milioi euro inbertitzea onartu zuen, eta Errusiak Ukrainara bidaltzen duen gasaren salneurria % 30 jaistea.
Kieveko Gobernua aldatuta, Errusiak laguntza kendu zuen eta argi utzi zuen ez zuela gasaren prezioa merkatuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano hegoaldean "segurtasun eremu bat" kontrolatuko duela ziurtatu du Israelek, Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak ez dira itzuliko Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.