Italia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berlusconiri lan sozialak ezartzea onartu du fiskal nagusiak

Hiru aldiz Italiako lehen ministro izan dena Zaintza Auzitegiaren zain dago, hark zerbitzu sozialen aukera edota etxean giltzapetuta izatearena aukeratu beharko du.
Silvio Berlusconi Ialiako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi Ialiako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE

Antonio Lamanna Italiako fiskal nagusiak ontzat eman du Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiari lan sozialak emateko defentsaren proposamena. Orain eskaera hori Milango Zaintza Auzitegiak aztertu beharko du.

Behin betiko epaia ezagutuko den egunari buruz, Pasquale Nobile de Santi auzitegiko presidenteak esan du berak egingo duela publiko erabakia, eta bost eta hamabost eguneko epean izango dela hori.

Hiru aldiz Italiako lehen ministro izan dena Zaintza Auzitegiaren zain dago, hark zerbitzu sozialen aukera edota etxean giltzapetuta izatearena aukeratu beharko du.

Berlusconiri urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, abuztuan, iruzur fiskalagatik, Mediaset auzian.

Italiako Gobernuko presidente ohiari lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2013ko abuztuaren 1ean, baina batera murriztu zuten 2006ko indultu lege batengatik, eta ez du kartzelara joan beharko 70 urte baino gehiago izateagatik.

Adinekoak eta minusbaliatuak

Italiako hedabideek argitaratu dutenaren arabera, agintari ohiak astean behin Arcoren dagoen adinekoen eta misbaliatuen zentro batera joatean proposatu diete epaileei.

Hala ere, azken hitza Pasquale Nobile de Santis epaileak izango du eta bost eguneko epea du.

Gizarte lanak ezartzea onartuz gero, Berlusconik ezingo du etxetik atera 23:00etatik 06:00etara. Gainera, ezingo du Milanetik atera (bertan bizi da) eta etxetik ateratzen den bakoitzean segurtasun indarrekin itzartu beharko du. Epaileak proposamena onartzen ez badu, berriz, egunean bi ordu bakarrik atera ahal izango da etxetik eta Poliziak zainduko du.

Ana Palacio EFEAna Palacio

Jose Maria Aznarren Gobernuko Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen Ana Palacio eta, orain, Berlusconiren abokatuetako bat da. Horrez gain, europarlamentaria, diputatua eta Munduko Bankuko presidenteordea izan da Palacio. Gainera, Estatu Kontseiluko kontseilaria izendatu zuten duela bi urte.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X