Errusia-Ukraina krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekintza militarrei azkena emateko exijitu dio Errusiak Ukrainari

"Ukraina hego-ekialdeko zigor operazioak neba-arreben arteko heriotza gatazka batean murgilduko gaitu", ohartarazi du Errusiako Atzerri ministroak.
Serguei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa. Argazkia: EFE
Serguei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa. Argazkia: EFE

Ekintza militarrak amaitzeko eta tropak Ukraina ekialdetik ateratzeko exijitu dio Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak Kieveko Gobernuari. Eskaera John Kerry AEBko Estatu idazkariaren bitartez egin du Errusiak.

Ukraina hego-ekialdeko operazioak gatazka fratrizida batera daramala ohartarazi du Errusiako Atzerri ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X