Irak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ebazpen judizialik izan ezean, Al Malikik ez du Gobernua utziko

Nuri Al Maliki Irakeko lehen ministroak ez duela kargua utziko jakinarazi du eta haren Gobernua ez dutela ez ordezkatu, ezta geldituko ere, "betiere Auzitegi Goren Federalak hori agintzen ez badu".
18:00 - 20:00
Frantziak armak emango dizkie kurduei, jihadistei aurre egiteko

Nuri Al Maliki Irakeko lehen ministroak telebistaz astero eman ohi duten hitzaldian ez duela kargua utziko jakinarazi du eta haren Gobernua ez dutela ez ordezkatu, ezta geldituko ere, "betiere Auzitegi Goren Federalak hori agintzen ez badu".

Al Malikik espero du alde guztiek legearekin eta Konstituzioarekin hartzea konpromisoa, "herrialdean istilu gehiagorik ez egoteko". "Bloke politiko guztiei eskatu nahi diet Konstituzioaren gaur egungo haustea gaitzestea, Irakeko egonkortasunak kezkatzen baditu", adierazi du.

Orain arteko lehen ministroak berriro eskatu die segurtasun indarrei krisialdi politikotik kanpo geratzea, Auzitegi Goren Federalari bidea libre uzteko (herrialdeko epai-aginterik nagusiena da) eta Irak defendatzeko lanean aritzeko.

Fuad Masum presidente berriak igandean eman zion Haidar al Abadi xiitari Gobernu berria osatzeko kargua. Al Malikirenarena ordezkatuko du.

Iparraldean jazotako altxamenduaren ondorioz, Gobernuaren kontroletik kanpo dago herriko zati handia, eta krisialdi politikoa eragin du. Apirilean egin zituzten hauteskundeak, baina agintari berrien hautaketa zaildu du krisialdi horrek.

Frantziatik, armen bidalketa

Francois Hollande Frantziako presidenteak, Bagdadeko agintariekin batera, "hurrengo orduetan" Irakera armak bidaltzeko erabakia hartu du, “Kurdistango eskualdeko agintarien premiazko beharrei” erantzuteko.

Europar Batasunak asteazkenean gogorarazi duenez, kideak diren Estatuek hartu behar dute kurduentzako armak bidaltzeko erabakia, Irakeko agintarien eskariaren baten harirakoa bada eta NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpenekin bat egitekotan.

“"Armak esportatzea kideak diren Estatuen eskumena da", zehaztu du Sebastien Brabant bozeramaileak. Brabantek nabarmendu duenez, EBko herrialdeek armak eta haiekin erlazionatutako materiala eman ahal diote Iraki, adostutako beharrak errespetatzen badituzte.

Iraki EBk ezarritako armen enbargoa 2004an aldatu zutela gogorarazi du; une hartan, Irakeko Gobernuak eta indar multinazionalak eskatutakoaren inguruko salbuespenak gehitu zituzten, NBEren Segurtasun Kontseiluaren zenbait ebazpenen bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X