Immigrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 4.000 etorkin erreskatatu ditu Italiak pasatu den asteburuan

Ostiraletik igandera bitartean, 'Mare Nostrum' operazioko ontzi italiarrek 25 gorpu aurkitu dituzte.
18:00 - 20:00
Ia 4.000 etorkin heldu dira asteburuan Italiako kostara

Italiako kostaldetik hurbil eta arriskuan dauden etorkinen ontziei laguntzeko 'Mare Nostrum' operazioak Italian sartu nahi zuten ia 4.000 pertsona erreskatatu ditu ostiraletik igandera artean, Defentsa Ministerio italiarrak jakinarazi duenez.

Portuko Kapitaintzako eta merkataritzako ontziek ere parte hartu dute laguntza operazioetan, eta 25 gorpu atera dituzte.

Larunbatean, 'Sirio' patruila ontziak zailtasunak zituen txalupa puzgarri bateko 73 etorkin erreskatatu zituen, eta 18 hilotz aurkitu zituen. Geroago, beste 193 pertsona artatu zituen, arazoak zituen beste ontzi batetik.

'Fasan' fragata Italia hegoaldeko Reggio Calabriara iritsi zen atzo, eta ostiralean eta larunbatean erreskatatutako 1.373 etorkin eta hilotz bat utzi zituen bertan.

Gainera, igande gauean, Defentsa Ministerioaren arabera, beste 364 etorkin artatu zituzten Itsas Armadako helikoptero eta ontziek, Libia iparraldeko kostan euren arrantzontzia irauli ostean. Sei pertsona hil ziren bertan, eta desagertu gehiago egon ote ziren ikertzen ari dira.

Bestalde, 'San Giusto' ontzia astelehen arratsaldean iritsiko da Cronotera, Itsas Armadarekin eta Portuko Kapitaintzako ontziekin batera asteburuan erreskatatutako 1.367 etorkinak uztera; tartean, 192 emakume eta 156 haur daude.

Kapitaintzako txalupek 277 etorkin artatu dituzte asteburuan zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X