Eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamaren jantzia, Iraken inguruan esan duena baino 'polemikoagoa'

"Zer darama jantzita Obamak?", galdetu zuten sare sozialetako milaka erabiltzailek ostegun gauean, AEBren presidentea hitz egiten ari zen bitartean.
Obama, eztabaida piztu duen jantziarekin. Argazkia: EFE.
Obama, eztabaida piztu duen jantziarekin. Argazkia: EFE.

Ostegun honetan egindako agerraldian (oporren osteko lehenengoa zen), Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak zenbait gai garrantzitsu zituen horien berri emateko, eta horien inguruko azalpenak emateko: besteak beste, mehatxu jihadista, edo Ukrainako krisia. Baina azken finean, aukeratutako jantzia, beix kolorea duena, bere hitzak baino "polemikoagoa" eta eztabaidatuagoa izan da. "Zer darama jantzita Obamak?", galdetu zuten sare sozialetako milaka erabiltzailek.

Sare sozialetan utzitako mezuak, egunkari nagusienetan argitaratutako artikuluak, tertulia ikusienetan botatako iritziak… 'tan suit'a (beix kolorea duen jantzia) inori ez zaio gustatu, eta AEBn horri buruz hitz egin zuten, Iraken, Siriaren, Ukrainaren edo inmigrazioaren inguruan baino gehiago.

"Jantzi grisekin eta urdinekin bakarrik ikusiko nauzue", esan zion Obamak "Vanity Fair" aldizkariari 2012an. "Zenbat eta erabaki gutxiago, hobe. Zer jan behar dudan edo zein jantzi erabili behar dudan ez dut erabaki nahi; beste erabaki asko ditut hartzeko", nabarmendu zuen orduan.

Dena den, ostegun honetan, eta Etxe Zurian oporren ostean emandako lehen prentsaurrekoan, Obamak bere janzkeraren kodea apurtu zuen; oro har, Washingtonen politikari batek eramatea espero dutenatik irten zen, eta ez zuen jantzi iluna, alkandora zuria eta gorbata urdina edo gorria eraman.

Kazetari ezagunen kritikak

AEBren egunkaririk garrantzitsuenetako zenbait kazetari ezagunek kritika zorrotzak egin zizkioten Obamari bere hitzaldia hasi zenerako: "Obamak jantzi hori erabilarazi duenari gailenduko zaiola hitz eman du", idatzi zuen Twitterren Josh Barro "The New York Times"en korrespontsal politikoak.

Kazetari horrek berak beste iruzkin bat ere bultzatu zuen: ez zela aproposa beix eta kaki koloreak nahasten zituen jantzia erabiltzea prentsaurreko horretan. Izan ere, AEBk Siriara soldaduak bidaliko zituen ala ez argitzea espero zuten.

"Presidenteak gerrara goazela esan zuen gu jantzi beldurgarri horri barre egiten ari gintzaizkion bitartean?", galdetu zion bere buruari Josh Barrok.

Wesley Lowery kazetariak ("Washington Post"en politikaz idazten du), ondorengoa idatzi zuen Twitterren: "Nork eman dio Obamari jantzi zahar hori, elizara joatearena eta nire aitaren armairutik atera dutela ematen duena?".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X