Uber aplikazioa Alemanian erabiltzea debekatu du epaile batek
Uber aplikazioa Alemania osoan erabiltzea debekatu du, behin behinean, Frankfurteko Lurralde Auzitegiko epaile batek. Taxilarien lana bideratzeko balio du aplikazio honek, baina gidariak partikularrak dira, ez profesionalak. Auto partikularretako gidariak eta bezeroak harremanetan jartzen ditu, eta modu horretan, jendea garraiatzeko erabiltzen da aplikazioa. Nolabait, auto-gidari partikularrek taxi-lanak egiten dituzte.
Aplikazioak hautsak harrotu zituen taxi-gidarien elkarteen artean. Alemaniako taxilarien kooperatibak salaketa jarri zuen Uberren kontra, eta epaileak arrazoia eman die, aplikazioak ez duelako betetzen jendea garraiatzeko Alemaniak ezarrita duen legedia eta ez duelako horretarako lizentziarik.
Ebazpena bete ezean, 250.000 euroko isuna ordaindu beharko dute aplikazioaren arduradunek, eta atxilotze-agindua ere eman dezake epaileak. Uberren jabeek helegitea jarriko dutela iragarri dute, jada.
Dieter Schlenker Alemaniako taxilarien kooperatibako presidenteordea pozik agertu da ebazpenarekin. Uberrek legea urratzen duela, eta, beraz, aplikazioaren erabilera debekatzea albiste ona dela esan du. "Goldman-Sachsen eta Googlen kapitalari esker dago martxan Uber, start-up bezala eta ekonomia berriaren eredu bezala saldu nahi badute ere", nabarmendu du.
Inolako inbertsiorik egin gabe, ardurarik beregain hartu gabe, kontsumitzaileen eskubideak errespetatu gabe eta legedia urratuta jarri dute martxan aplikazioa, taxi-gidariek salatu dutenez.
Joan den ekainean milaka taxilari atera ziren kalera Europa osoan, aplikazioak "intrusismoa" bultzatzen duela salatzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.