Uruguai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartze altua eta lasaitasuna nagusi, Uruguaiko hauteskundeetan

Frente Amplio alderdiaren bi jarraitzaile hil dira, deskarga elektriko bat jasota, bandera bat jartzen ari zirela.
Hauteslekuetan ilara luzeak sortu dira Uruguain. Argazkia: EFE
Hauteslekuetan ilara luzeak sortu dira Uruguain. Argazkia: EFE

Igande honetako hauteskundeetan 2.620.757 uruguaitar zeuden hauteskundeetan parte hartzera deituta, presidentea, presidenteordea eta bi ganbaretako ordezkariak aukeratzeko. Parte-hartze altua eta lasaitasuna izan dira nagusi eta ez da gorabehera handirik izan.

Botoa ematea derrigorrezkoa da hauteskunde hauetan, eta normalean parte-hartzea % 80 eta % 90 ingurukoa izaten da. Hauteskunde Batzordeak jakinarazi duenez, parte-hartzea "nahiko handia" izan da, eta hauteslekuak itxi baino bi ordu lehenago % 80a baino altuagoa zen.

Jose Arocena Hauteskunde batzordeko presidenteak Efe albiste agentziari adierazi dionez, ez da gorabehera nabarmenik izan. Horren esanetan, 6.948 hauteslekuak normaltasunez ireki dira eta "txikikeriez gain, ez da aparteko ezer gertatu".

Gertakarien alorrean, bestalde, Frente Amplio alderdiaren bi jarraitzaile hil dira, deskarga elektriko bat jasota, bandera bat jartzen ari zirela.

Presidente izateko hautagai diren Tabare Vazquez (Frente Amplio), Luis Alberto Lacalle (Partido Nacional) eta Pedro Bordaberry politikariek goizean eman dute beren bozka, eta baita Jose Mujica orain arteko presidenteak ere.

Presidentea eta Parlamentuko kideak aukeratzeaz gain (30 senatari eta 99 diputatu), uruguaitarrek penalki zigortzeko adina 18tik 16ra jaitsi ala ez erabaki dute.

Hauteslekuak 19:30ean itxi dituzte (21:30 GMT), eta lehen emaitzak 22:00etarako (00:00 GMT) ezagutzea espero da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X