Ustezko sexu-abusuak Granadan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzisko aita santua: 'Egia, egia da eta ez dugu ezkutatu behar'

Europako Parlamentuan egin duen hitzaldian, immigrazioa izan du hizpide Frantsizko aita santuak, besteak beste. 'Immigrazio politika egokiak' aldarrikatu ditu.
18:00 - 20:00
Frantzisko aita santua: 'Egia, egia da eta ez dugu ezkutatu behar'

Frantzisko aita santuaren hitzetan, “egia, egia da eta ez dugu ezkutatu behar”. Granadako elizbarrutian ustez egindako abusuak hizpide izan ditu Frantziskok.

“Nola hartu ditut? Ba atsekabe handiarekin, min handiarekin. Baina egia, egia da eta ez dugu ezkutatzerik”, adierazi du pontifizeak Erromara bidean. Europako Parlamentuan hitzaldia eman eta gero, kazetari batek aita santuari galdera egin dio hegaldian, La Stampa Italiako egunkariak jakitera eman duenez.

Gaztearen gutuna irakurri zuela gogorarazi du Frantziskok. Adingabea zenean apaizek sexu-abusuak egin zizkiotela azaltzen zuen gazteak gutunean. Aita santuak gazteari deitu eta zera esan zion: “Zu bihar gotzainarengana zoaz”.

Javier Martinez gotzainari idatzi zion Frantziskok, “lanak eta ikerketa egiteko eta aurrera jarraitzeko”, aita santuak azaldu duenez.

"Mediterraneoa hilerri bihurtzea ezin da onartu"

Frantzisko aita santuak Europako Parlamentua eta Europako Batzordea bisitatu ditu gaur goizean, Estrasburgon. Parlamentuan egin duen hitzaldian, besteak beste, immigrazioa izan du hizpide. Haren hitzetan, immigrazioaren "arazoari denok batera egin behar diogu aurre" eta ezin da onartu "Mediterraneoa hilerri bihurtzea".

"Europak bere kultur identitatea zehaztu beharko du eta immigrazioarekin lotutako arazoei aurre egiteko legedia jarri behar du martxan. Horrela egin ahalko dio aurre immigrazioak berekin dakartzan arazoei", esan du. Europa "zaharkituta eta murriztuta" dagoela nabarmendu du Aita Santuak. "Ekonomiaren inguruan biraka" ibili beharrean, "bere arima berraurkitu dezala" esan dio Europari.

"Mundua ez da lehen bezain eurozentrikoa, eta, beraz, beldurtuta dagoen Europaren ideia atzean uzteko ordua da", esan du Frantziskok eurodiputatuen aurrean.

Herritarrak Europako erakundeekiko konfiantzarik ez dutela uste du Aita Santuak. Erakundeen eta herritarren arteko "distantzia handiegia da, bere hitzetan, lana behar bezala egin ahal izateko. "Teknizismo burokratikoak" kritikatu ditu. Europak duen "gaixotasun" larrienetakoa "bakardadea" dela azpimarratu du Bergogliok.

Langabeak ere izan ditu hizpide bere hitzaldian. "Enplegua sustatzeko politikak abian jartzea ezinbestekoa da, baina enpleguari duintasuna itzultzea da beharrezkoa, lanerako baldintzak bermatuz", gaineratu du.

Eurodiputatuek txalo zaparrada eskaini diote Frantziskori, hitzaldia amaitu duenean. Parlamentutik Europako Batzorderako bidea hartu du.

Frantzisko aita santuak 10:00ak aurretik hartu du lur Estrasburgoko aireportuan. Handik, Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren egoitzarako bidea hartu du. Erakunde horietatik, Europako herritarrei zuzendu zaie.

Jean-Pierre Grallet Estrasburgoko artzapezpikuak, Roland Ries Estrasburgoko alkateak eta Segolene Royal Frantziako Ekologia ministroak egin diote ongietorria aita santuari aireportuan. Jarraitzaile ugari ere zain zituen Frantziskok aireportuan; kantuz hartu dute, festa-giroan. Segurtasun-neurri handiak hartu dituzte aita santuak bisita honetan egingo duen ibilbide osoan.

Duela 26 urte hartu zuen azkenengoz Europako Ganberak aita santu baten bisita: Joan Paulo II.a hartu zuen, 1988an. Parlamentuaren atarian, pantaila erraldoiak jarri dituzte, Aita Santuaren bisita zuzenean jarraitzeko. Bisita berezia izango da, izango duen iraupenagatik; aita santu batek inoiz egin duen nazioarteko bidaiarik laburrena izango da. Bisita honetan ez dute ekitaldi erlijiosorik antolatu.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X