Putinek Mendebaldearen politika gaitzetsi eta Armada goraipatu du
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Mendebaldeak Errusiaren inguruan duen politika gaitzetsi du eta ziurtatu du inongo potentziak ez duela lortuko bertako Armadaren gaineko nagusitasuna izatea.
"Errusiarekin indar posizio batetik hitz egitea alferrikakoa da. Euste politika ez da gaur goizean asmatutakoa, aspaldidanik aplikatzen diete gure herrialdeari", adierazi du Putinek Parlamentuan nazioaren egoerari buruz egin duen hitzaldian.
"Gure Armada modernoa da (...) eta, normalean esan ohi denez, edukazio onekoa eta beldurgarria", eta lasterketa armamentistikoan parte hartuko duela ukatu egin du.
"Isunak garapenerako pizgarri dira"
Mendebaldearen isunek Errusiari kalte egiten diela aitortu badu ere, herrialdearen garapen handiagoa lortzeko "pizgarri" izango direla azpimarratu du.
"Isun deituriko horiek eta atzerriko mugak azkarrago aurrera egiteko eta gure helburuen gauzatzea azkartzeko pizgarri dira", adierazi du. Krimea Errusiara batuko ez balitz ere eta Ukrainako krisirik ez balego ere, Mendebaldeak Errusiari zigorrak ezartzeko "beste aitzakia bat" bilatuko lukeela uste du.
Errusiak ez du AEBrekin eta EBrekin hautsiko, baina Latinoamerikarekin dituen loturak sendotuko ditu
Putinek argi utzi du ez duela AEBrekin eta Europar Batasunarekin harremanak hausteko inolako asmorik, baina Latinoamerikarekin dituen loturak sendotzeko asmoa agertu du.
"Inolaz ere ez dugu aurreikusten Europarekin eta AEBrekin ditugun harremanak haustea", adierazi du Errusiako presidenteak. Dena den, "aldi berean, Amerika hegoaldeko herrialdeekin izandako loturak lehengoratu eta zabalduko ditugu, eta Afrikarekin eta Ekialde Hurbileko herrialdeekin lankidetzan jarraituko dugu".
Putin: "Occidente debe ayudar a Ucrania en vez de dar promesas vacías"
Ukrainari dagokionez, Mendebaldeak Ukrainari "konkretuki" lagundu behar diola uste du, "promesa hutsak" eskaini baino. "Ez dut uste Mendebaldeko agintariak Ukrainari laguntzeko irrikitan daudenik eta ezta Ukrainako agintariek herritarren arazoak konpontzeko asmorik dutenik", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, defentsan eta segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.