Alderdi sozialdemokrata
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Papandreuk Sozialista Demokratikoen Mugimendua alderdia sortu du

Bestalde, Andonis Samaras lehen ministro greziarrak ohartarazi duenez, Syrizak hauteskundeak irabaziz gero, "herrialdea amildegira eramango du".
Papandreu EITB
Giorgios Papandreu Greziako lehen ministro ohia. Argazkia: EiTB

Yorgos Papandreu Greziako lehen ministro ohia haren aitak sortutako Alderdi Sozialista Panhelenikoa (Pasok) alderditik aldendu da behin betikoz, alderdi berria sortuta.

Atenaseko Benaki Museoan izandako ekitaldian Papandreuk azaldu duenez, Sozialista Demokratikoen Mugimendua izeneko alderdia sortzea erabaki du, "herrialdeak aldaketa aurrerakoia behar duelako, ezkerreko eta eskuineko kontserbadurismoen aurka".

Papandreuk, 63 urtekoa, ez du Pasok alderdia kritikatu, vaina Gobernuko bazkide diren Demokrazia Berria alderdiaren aurka egin du. "Herrialdea gidatzeko kontserbadoreek egindako kudeaketak ahulago egin gaitu, defizita handitu du, eta infernuaren amildegira eraman du herrialdea", salatu du Papandreuk. "Inork inposatuko ez digun plan greziar bat eratzeko borrokatuko du alderdi berri honek", iragarri du lehen ministro ohiak.

Zentzu horretan, Papandreu Pasok alderditik aldendu da "sozialista demokraten paper autonomoa behar dugulako, ezin baitugu eskuinaren jarraitzaile hutsak izan".

"Gure baloreak sozialismoa, elkartasuna eta justizia soziala dira. Hitzarmen sozial berriarekin bat egiten dugu, eta desberdintasunen aurka borrokatzeko konprometituak gaude", aldarrikatu du Papandreuk.

Babesik gabe

Papandreu Greziako lehen ministroa izan zen krisi ekonomikoak euro zonaldea gogor astindu zuen garaian. 2011an herritarren babesa galdu zuen, Grezian bizi zuten krisi ekonomikoa arintzeko gai izan ez baitzen.

Politika utzi ostean, haren alderdiak (Pasok) eta Demokrazia Berriak hainbat erreforma adostu zituzten, epe luzera ekonomia greziarra hobetzeko asmoz.

Samaras: 'Syrizak amildegira eramango du herrialdea'

Bestalde, Andonis Samaras lehen ministro greziarrak hauteskunde-kanpainari hasiera eman dio, eta Syriza oposizioko indar politiko nagusiaren aurka egin du. "Syrizak hauteskundeak irabaziz gero, amildegira eramango du herrialdea".

Samarasen ustez, "2020 urtera arte, Europako diru-funtsetatik 43.000 milioi euro galduko ditu Greziak". Halaber, lehen ministroak iragarri duenez, hartzekodunekin akordiorik lotzen ez bada, Greziako bankuek 15.000 milioi euroko likidezia galduko dute, "Europako Banku Zentralaren diru-emariak bertan behera geratuko baitziren".

Gainera, Gobernuak azken urteetan abiatutako neurriak eta lortutako onurak azpimarratu ditu Samarasek, eta herritarrak horretaz ohartuko diren itxaropena azaldu du. Azkenik, hauteskundeetan irabaziz gero, hartzekodunekin berehalako akordioa adostuko dutela hitzeman du, zorra murrizteko asmoz, baina horren xehetasunik eskaini gabe.

Hauteskundeak Grezian

Greziak hauteskunde orokorrak egingo ditu datozen urtarrilaren 25ean. Antonis Samaras lehen ministroak hauteskundeak deitzera behartuta ikusi du haren burua, Errepublikako presidentea aukeratzeko Parlamentuko indar politikoek adostasunik lortu ez zutelako.

Inkesten arabera, SYRIZA muturreko ezkerreko koalizioa herrialdearen lehen indar politiko bihurtuko da, eta hurbiletik Demokrazia Berria egungo Gobernuaren alderdiak jarraituko dio. Halaber, baliteke Pasok, 60ko hamarkadatik Grezian  nagusia izan den alderdia, Parlamentutik kanpo geratzea, hainbat adituen aburuz.

adituen aburuz.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X