Hegazkin istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AirAsiako hegazkinaren 34 gorpu erreskatatu dituzte dagoeneko

Halaber, Poliziak bederatzi hilotz identifikatu ditu. 80 urpekari baino gehiago ari dira gainerako bidaiarien gorpuak bilatzen.
AIRASIA HEGAZKINA INDONESIA HILDAKOAK EFE
34 gorpu erreskatatu dituzte dagoeneko Javako itsasoan. Argazkia: EFE

AirAsiako QZ8501 hegaldian zihoazen bidaiarien 34 hilotz berreskuratu ditu dagoeneko Indonesiako Erreskate eta Salbamendurako Agentzia Nazionalak, hegazkin-konpainiak jakitera eman duenez.

Halaber, Hondamendietako Biktimak Identifikatzeko Sailak bederatzi gorpu identifikatu ditu, Poliziak azaldu duenez. Erreskate taldeek eguraldi-baldintza hobeak izan dituzte Javako itsasoaren zonalde hori miatzeko. Hala ere, 1,5 eta 2 metro arteko olatuak izan dira bertan.

Zortzi egun daramate biktimak bilatzen, eta erreskate taldeek bilaketa-zonaldea handitu dute, izan ere, ekialdera jo dute, ur-korronteak jarraituta. Indonesiako agintariek azaldu dutenez, 80 urpekari baino gehiago ari dira gainerako bidaiarien gorpuak bilatzen. Dirudienez, hegazkinaren bi zati handi antzeman dituzte radar baten bidez, eta horren bila ari dira orain.

Igande honetan, beste lau gorpu erreskatatu dituzte, guztira, 34 dira dagoeneko. Gainera, larrialdietarako ate bat, maletak, jesarlekuak eta bizirik irauteko kit-ak berreskuratu dituzte.

Surabayan bidaiarien senitartekoak daude berriren zain. Igande honetan Indonesiako Poliziak hiru gorpu identifikati ditu: Wismoyo Ari Prambudi izeneko gizonezko bat eta bi emakumezko, Jie Stevie Gunawan eta Juanita Limantara. Arratsalde aldera familiei eman diete gorpuak.

Orain arte berreskuratutako 34 hilotzatik 25 daude identifikatu gabe. Identifikazioetan aditu diren zazpi lagun bidali du Singapurrek. Halaber, Hego Koreako eta Australiako hainbat teknikarik ere parte hartuko dute.

Gorpuen erreskate lanak astelehenean abiatuko dituzte berriro, eta hegazkinaren kutxa beltzen bilaketan Txinak lagunduko du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X