Tsiprasen gobernuak Greziar Independenteen babesarekin aginduko du
Alexis Tsipras Syrizako liderraren Gobernu berria babestu egingo dutela iragarri du gaur Panos Kammenos Greziar Independenteak alderdiko buruzagiak.
Tsipras eta Kammenos goizean batzartu dira, eta, bileratik irtendakoan, Kammenosek honako hau esan die kazetariei: "Hemendik aurrera, Greziak badu Gobernua". "Greziar Independenteak alderdiak konfiantza-botoa emango dio Greziako Gobernuari?, esan du. Subiranotasun nazionala elkarrekin berreskuratzea da xedea", azaldu du Kammenosek.
Greziar Independenteak seigarren alderdia izango dira Parlamentu berrian, botoen % 4,75 eskuratuta. Guztira, 13 eserleku lortu ditu.
Syrizako liderrak gaur hasi dira Gobernu berria osatzeko bilerak egiten. Aurrenekoa Kammenosekin egin dute, baina egunean zehar beste zenbait alderdirekin eseriko dira.
Guztira 149 eserleku lortu ditu Tsiprasen koalizioak atzoko hauteskundeetan, gehiengo absolutua izateko baino bi gutxiago.
Tsiprasek gaur bertan hartu du lehen ministro kargua, 15:00etan, eta Greziaren historiako lehen ministro gazteena izango da.
Bihar arratsaldean iragarriko du Gobernua nola osatuko duen. Hala ere, Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro berria izango dela iragarri dute dagoeneko alderdi horretako hiru kidek.
Zorrari kitapena egitea errefusatu du Eurotaldeak
Eurotaldeko herrialdeek Tsipras zoriondu dute hauteskundeetan lortutako garaipenagatik, ?arrakasta? opa diote lehen ministroko lanean, eta laguntza eta ?elkarrizketa konstruktiboa? eskaini dizkiote Grezia eurogunean jarraitzeko, baina horretarako arauak bete beharko dituela ohartarazi diote.
Atenasek zorra ordaindu behar duela esan du Pierre Moscovici EBren Gai Ekonomikoetarako komisarioak, gainerako Estatu kideek krisi garaian laguntzeko egindako ?esfortzu? bat delako.
Abuztura arte Greziak 10.000 milioi euro gehiago beharko dituela ziurtatu du Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak, baina baldintzak betetzen baditu bakarrik jasoko dituela ohartarazi du.
Emaitzak
Syrizak botoen % 36,32 eskuratu zituen atzoko hauteskundeetan. Hortaz, 149 eserleku eskuratuko ditu eta, beraz, gehiengo absolutua lortzetik bi eserlekura dago.
Orain arte agintean egon den Demokrazia Berria alderdia da bigarren indarra, botoen % 27,9 (76 eserleku) lortuta.
Hirugarren postuan, Urrezko Egunsentia (botoen % 6,3 eta 17 eserleku) geratu da, To Potami alderdi zentristaren aurretik (% 6 eta 17 eserleku).
Ondoren KKE Greziako Alderdi Komunista (% 5,47 eta 15 eserleku), orain arte Gobernuko kide izan den PASOK alderdia (% 4,72 eta 13 eserleku) eta Greziar Independenteak alderdia (% 4,68 eta 13 eserleku).
Bestalde, Parlamentutik kanpo gelditu dira Sozialista Demokratikoen Mugimendua, George Papandreou lehen ministro ohiaren alderdi berria (% 2,45).
Barne Ministerioaren datu ofizialen arabera, parte-hartzea % 62,55ekoa izan da, eta botoen % 2,32 zuriak eta baliogabeak izan dira.
Tsiprasek "austeritatea" amaitzea eskatu du
Alexis Tsipras Syriza ezkerreko koalizioko buruak "austeritatearen gurpil zoroa" amaitzea eskatu du bere alderdiak Greziako hauteskundeak irabazi ostean.
"Agintaldi honen amaierarekin, austeriatearen gurpil-zoroa bukatuko da, eta austeritatea eta hondamendia baliogabetzea gauzatuko da", adierazi du Tsiprasek Atenasko Unibersitateko plazan milaka jarraitzaileren aurrean egin duen hitzaldian. Horren harian, "troika iraganeko kontua da", esan du.
Tsipras nazioarteko mailegu-emaileekin bi aldeentzako onargarria den irtenbide bat negoziatzeko prest agertu da, eta "ez da hausturarik izango, baina menperatzeak ez du jarraipenik izango", gaineratu du.
Andonis Samaras lehen ministroak Alexis Tsipras zoriondu du
Andonis Samaras Greziako egungo lehen ministroak Alexis Tsipras Syrizako burua zoriondu du hauteskundeetan lorturiko garaipenarengatik, Kathimerini egunkari greziarrak Syrizako iturriak aipatuz kaleratu duenez.
Alderdikideen aurrean egindako ekitaldian, herriaren borondatea errespetatzen duela iragarri du Samarasek, eta eskerrak eman dizkie hautesleei. "Herriak hitz egin du eta bere erabakia errespetatzen dugu. Emaitza ez da ona guretzat", adierazi du.
"Gaur krisitik atera den Europar Batasuneko eta euroguneko herrialde bat utzi dut. Hurrengo Gobernuak arrakasta horiei eustea espero dut", gaineratu du.
Alderdi neonazia, Greziako hirugarren indarra
Urrezko Egunsentia alderdi neonazia Greziako hirugarren indarra da orain, nahiz eta alderdiko goi-kargudun gehienak kartzelan dauden, ekintza kriminalak egitea egotzita.
Kartzelan grabatu eta alderdiaren webgunearen bitartez zabaldutako bideo batean, Nikos Mijaloliakos Urrezko Egunsentia alderdiko buruak lorturiko emaitzak goratu ditu. Horren esanetan, emaitzak "kontuan hartzekoak dira, betiere, kontuan hartuta ez dugula berdintasunezko tratamendua jaso, ezta demokratikoa ere". Mijaloliakosek eztabaida politikotik kanpo uztea eta "kalumnia borroka" batera makurtzea egotzi die politikari eta hedabideei.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk irlaren kontrola bereganatzeko helburua izaten jarraitzen duela ohartarazi du Groenlandiako lehen ministroak
AEBko presidenteak diskurtsoa leundu eta indarra erabiltzeko mehatxuetan atzera egin duen arren, Groenlandiak uste du presioak bere horretan jarraitzen duela.
Ehunka hildako Kongoko meategi batean izandako luizi batean
Luizia joan den ostegunean gertatu zen, M23 matxino-taldearen kontrolpean dagoen meategi batean. Hildako gehienak artisau-meatzariak dira, baina meategiaren inguruan lan egiten zuten merkatari txikiak eta inguruko herrixketako bizilagunak ere hil dira.
Grammy sarien aurkezlea salatzeko mehatxua egin du Trumpek, Epsteinen uhartean egon zela esan zuelako
Trevor Noahk egindako bakarrizketetako batean esan zuenez, Trumpek "Epstein ez dagoenetik beste uharte bat behar du Bill Clintonekin egoteko", Groenlandiari erreferentzia eginez.
Mette-Marit Norvegiako printzesa, Elon Musk eta Jose Maria Aznar: Epstein pederastaren artxiboetan agertu berri diren izenak
Jeffrey Epstein sexu-delitugilearen artxiboetako hiru milioi orrialde baino gehiago argitaratu ditu AEBk. Bertan, politikarien eta Europako ehundutako sare handiaren isla.
Liam Conejo bost urteko mutikoa eta bere aita aske utzi dituzte eta Minnesotara itzuli dira
Fred Biery Texasko epaile federalak Liam eta Adrian Conejo behin-behinean aske uzteko agindua eman zuen larunbatean, irekitako immigrazio prozedura ebazten den bitartean. Aita-semeak ICEk atxilotu zituen Minnesotan, eta horrek haserrea eragin zuen herrialde osoan.
Rafahko pasabidea ireki dute, ia bi urtez itxita egon ondoren
Egiptoko segurtasun iturriek jakitera eman dutenez, egunean 150 pertsona atera ahalko dira Gazako Zerrendatik, eta 50 sartu.
Trumpek Irani eraso egiteko mehatxua berretsi du, Khameneik gatazka eskualde osora zabalduko dela ohartarazi ostean
Teheranekin gai nuklearren inguruan itun bat lortzea espero duela adierazi du AEBko agintariak, baina gehitu duenez, "akordiorik lortzen ez badugu, orduan jakingo dugu Khameneik arrazoia zuen ala ez".
Costa Ricak eskuinerako bidean jarraitzen du, eta Laura Fernandez izango du presidente
Lehen itzulian gehiengo zabalez irabazi du, eta aldaketa "sakonak eta atzeraezinak" agindu ditu. Oposizioak, berriz, ohartarazi du ez duela onartuko "bidegabekeriarik".
Liam Conejo haurra eta bere aita aske utzi dituzte eta Minneapolisen dira dagoeneko
Dilleyko zentrotik (San Antonioko hegoaldean, Texas) askatu dituzte aita-seme ekuadortarrak, Fred Biery epaile federalak larunbatean emandako agindua betez.
Drone errusiar batek 15 meatzari hil ditu Ukraina erdialdean
Energia sistemak helburu dituzten erasoak denbora baterako etenda egon beharko lirateke, AEBk, Errusiak eta Ukrainak adostutakoa betez gero. Muturreko hotza tarteko, ituna egin zuten hiru herrialde horiek, eta Kremlinaren arabera, gutxienez gaur arte iraun beharko luke meniak.