Greziaren zorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eurotaldearekin negoziatzeko 'zailena orain dator', Tsiprasen esanetan

Finantza-erreskatea lau hilabete luzatzeko Eurotaldeak eta Greziak ostiral honetan sinatutako itunak "soldaten eta pentsioen murrizketekin amaituko du", lehen mininistroaren iritzian.
TSIPRAS GREZIA EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak larunbat honetan azaldu duenez, Eurotaldearekin negoziatzerako orduan "zailena orain dator". Ostiral honetan finantza-erreskatea lau hilabete luzatzea adostu zuten Greziak eta Eurotaldeak.

Telebistaren bitartez zabaldutako agerraldi batean Tsiprasek azpimarratu duenez, "bataila bat irabazi dugu, baina ez gerra osoa. Konplikatuena orain hasiko da". Lehen ministroak azpimarratu duenez, Greziak "negoziazio arrakastatsua lortu du".

"Gure herrialdea itotzeko asmoa duen indar kontserbadoreen planak porrot egin zuen atzo, eta erakutsi genuen, sumisio eta zigorra baino gehiago, Europa negoziaziorako tokia dela, eta alde bientzako konpromiso onuragarriak har ditzakegula", nabarmendu du Tsiprasek.

Hazkundea eta enplegua sortzeko

"Atzo egun garrantzitsuagoa izan zen Europarentzat, Greziarrentzat baino", esan du. Gainera, Tsiprasek gogoratu duenez, duela 20 egun herriaren gidaritza hartu zuenean, "amildegitik erortzeko zorian geunden, eta diru-kutxak hutsi zeuden".

"Atzo lotutako itunak atzean utziko ditu zorroztasun eta erreskate-programak, eta hazkundea, enplegua eta gure etorkizun europarra lortzeko negoziazioaren abiapuntua da", nabarmendu du. Halaber, Eurotaldearekin adostutako akordioak "soldaten eta pentsioen murrizketekin, eta superabit handiegiekin amaitzen du".

Amaitzeko, greziar herritarrei eskerrak eman dizkie, "Gobernuaren aliaturik onena izan baita". "Ezinezkoa izango litzateke zuen babesik gabe bataila hau irabaztea", esan die.

Erreforma zehatzak

Greziaren finantza-erreskatea lau hilabete luzatzea adostu ostean, erlojuaren kontra lanean ari da Atenaseko Gobernua, astelehenean erreforma zehatzak aurkeztu behar dituelako.

Txostena jaso eta gero, instituzioek proposatutako neurri horiek aztertuko dituzte, eta "abiapuntu egoki" diren ebatziko dute. Azkenik, horren emaitza Eurotaldeari helaraziko diote datorren asteartean telefono bidez izango den konferentzia batean.

rentzia batean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X