Zentsura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Twitter eta Youtube blokeatuta Turkian hildako fiskalaren irudiengatik

Bigarren aldia da herrialde horretako agintariek sare sozialak zentsuratzen dituztela. Iaz ere, hauteskunde giroan, blokeatu zituzten, Erdoganen kontrako kritikak areagotzen ari zirela.
turkia bahiketa fiskala istanbul efe
turkia bahiketa fiskala istanbul efe

Turkiako fiskal batek debekatu egin du sare sozialetan sartzea, tartean Twitter eta Youtube, Selim Kiraz aurreko astean hildako fiskalaren irudiak (ezker muturreko milizianoek mehatxatu eta gatibu hartu zuten) zabaldu eta gero.

Ibrahim Kalin Presidentetzako bozeramaleak jakinarazi duenez, debekua erabat lotuta dago fiskalaren irudiekin, sarean agertu zirelako. Halaber, Kalinek esan du ondoren gertatutakoa (bahitzaileak eta bahitua hil zituzten) "gertaera bera bezain iluna" izan zela.

Hala, Turkiako agintariek Twitter eta Youtuberako sarbideak blokeatu egin dituzte, behin behinean, baina bigarren aldia da halakorik gertatzen dela bertan. Iaz ere, hauteskunde giroan, blokeatu zituzten, Erdoganen kontrako kritikak areagotzen ari zirela.

Kiraz fiskalaren bahiketa eta astebete baino gutxiagoan izan da debekua. Kiraz ezker muturreko talde bateko bi kidek bahitu zuten, eta, azkenean denak hil zituzten.

k hil zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X