Libiatik atera dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bederatzi etorkinen gorpuak aurkitu dituzte itsasoan, Italian

Libiako kostaldetik 80 miliara hondoratu den ontzi batean zihoazen, Italiako noranzkoan. Beste 144 etorkini laguntza eman behar izan diete.

Italiako kostazainek bederatzi etorkinen gorpuak atera dituzte uretatik eta 144 etorkini laguntza eman behar izan diete. Libiako kostaldetik 80 miliara hondoratu den ontzi batean zihoazen, Italiako noranzkoan.

Kostazainek gaur goizean aurkitu dute ontzia, eta, horiek erreskatatu ostean, desagertuta zeuden etorkinen bila aritu dira.

Bizirik atera diren etorkinak eta hildakoen gorpuak Sizilian lehorreratuko dituzte.

Asteburuan, 5.629 etorkini lagundu behar izan diete, Kostako Poliziaren bozeramaileak jakitera eman duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X