Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat hil eta bederatzi zauritu dira Austrian bi trenek elkar jota

Zendutakoa makinistetako bat da. Zauritutako batzuk larri daude.

Lagun bat hil eta bederatzi zauritu dira gaur Austrian bi bidaiari-trenek elkar jo ostean, Estiria Estatuko Trenbide konpainiak jakinarazi duenez.

ORF telebista katearen arabera, hildakoa makinistetako bat da; bestea zauritu eraman dute ospitalera.

Horrez gain, 60 urteko emakume bat oso larri zauritu da eta erietxera eraman dute.

Bertaratu diren erreskate taldeek (120 bat suhiltzaile, Gurutze Gorriko talde bat eta bi helikoptero) trenetan zihoazen bidaiari guztiak atera dituzte. Istripua gertatu den tokian basoa dago eta taldeok lanak izan dituzte heltzeko.

Ezbeharra 10:20an jazo da Ubelbach herrian, Graz hiritik gertu.

Lehen hipotesien arabera, trenetako makinistetako batek ez du geldiarazteko seinalea ikusi edo errespetatu, eta noranzko bakarreko trenbidea denez, bi trenek elkar jo dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X